Ireki dute Huhezinema 2022ra film laburrak bidaltzeko epea

Atzealdea

Ireki dute Huhezinema 2022ra film laburrak bidaltzeko epea

Huhezinema

Ireki dute Huhezinema 2022ra film laburrak bidaltzeko epea

Musika izango da 15. edizioaren ardatza. 2022ko otsailaren 18ra arte egongo da irekita lanak aurkezteko epea.

2022·01·17

$titulo.getData()


2022ko otsailaren 18ra arte egongo da irekita Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 15. edizioan parte hartzeko epea. Martxoaren 30etik apirilak 1era iraungo duen jaialdiak musika izango du ardatz. Urtero bezala, proiekzioak Aretxabaletako Arkupe Kultur-Etxean egingo dituzte. 

 

Antolatzaileen esanetan, “aurtengoa 15. urteurrena denez, berezitasun bat eman nahi izan diogu eta musikan oinarritzea erabaki dugu. Musika gustuko dugulako eta baita azken urteetako egoerak kulturan izan duen eragina nabarmena izan delako musikaren munduan ere. Horretarako gure diseinuetan musika festibalen estiloa nabarmentzeaz gain, programazioan ere soinuaren erabilera onena sarituko da, eta baita bideoklip onena ere. Bideoklip sailean, Mondragon Unibertsitatea ikasleek edota profesionalek parte hartu ahal izango dute eta hiru sari izango dira: lehenengo irabazlearentzat 300€, bigarrenarentzat 200€ eta hirugarrenarentzat 100€”.

 

Aurten ere, sari ugari banatuko ditu jaialdiak:

  • Huhezinema saria:  800€  Euskarazko film onenari. Saria epaimahi ofizialak emango du. 
  • Vertigo Saria: 400€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahaiak emango du saria. Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filma izan beharko da.
  • Ikusleen Saria: 300€ 
  • Mundukide Saria: 700€  Hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko da. Saria epaimahai ofizialak emango du Mundukide ordezkari batekin batera.
  • Soinu Onena: 300€ Soinu-nahasketa, -grabazio eta -diseinu onena duen film laburra sarituko da. Saria epaimahai ofizialak emango du.
Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute Huhezinema jaialdia.