Atzo jokatu zen HUHEZIko frontenis binakako txapelketa

Atzealdea

Atzo jokatu zen HUHEZIko frontenis binakako txapelketa

Frontenis binaka txapelketa

Atzo jokatu zen HUHEZIko frontenis binakako txapelketa

7 bikote aritu dira txapelketan

2022·11·24

$titulo.getData()


Atzo jokatu zen HUHEZIko neguko frontenis binaka txapelketa Eskoriatzako pilotalekuan.

7 bikote animatu ziren txapelketan parte hartzera eta 2 multzotan banatuta, ligaxkako partidak jokatu ondoren, lau bikote hoberenak sailkatu ziren finalerdietara. 

Maila altuko frontenis goiz atsegin baten ondoren, Itoitz Urkiola eta Xabier Aldanondok osaturiko "Tiporta" bikotea izan zen txapelduna. Bikotea hau eta azpitxapeldunak izan ziren "Iraola-Goenaga" bikotea, otsailean jokatuko den Mondragon Unibertsitateko txapelketarako sailkaturik geratu ziren.

Hemen duzue atzoko txapelketaren argazki bilduma eta emaitzak ikusgai

Zorionak bikote irabazleari eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!!