Atzerriko 19 ikasle etorriko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera udaberriko nazioarteko programa egitera

Atzealdea

Atzerriko 19 ikasle etorriko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera udaberriko nazioarteko programa egitera

Nazioarteko mugikortasuna

Atzerriko 19 ikasle etorriko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera udaberriko nazioarteko programa egitera

Bederatzi herrialde desberdinetatik etorritako ikasleek egingo dute Komunikazio eta Hezkuntza programak.

2023·02·13

$titulo.getData()


Ikasturte honetako udaberriko exchange programan, 19 atzerriko ikasle izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ikasle horietatik 16k Fakultateko ikasketa ereduan egingo dute programa eta hiruk, aldiz, praktikak eginda Donostiako Herri Ametsa eta Ikasbide ikastoletan. Ikasketa egonaldian egingo duten graduei erreparatuta, zazpik aukeratu dute Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko Komunikazioko nazioarteko programa, Aretxabaletako campusean, eta beste bederatziak, Hezkuntzako nazioarteko programa, Eskoriatzako campusean.

 

Aurtengo edizioan, hurrengo herrialdeetako atzerriko ikasleak etorriko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera: Txekiar Errepublika, Turkia, Lituania, Norbegia, Alemania, Herbehereak, Suitza, Taiwan eta Mexiko.

 

Argazkian, otsailaren 3an izandako wellcoming day-an egondako ikasleak. Goiko ilaran, ezkerretik eskubira Itxaro Juaristi (Fakultateko nazioarteko idazkaritza taldeko lankidea), Tsai Yu-Lun (Taiwaneko Chaoyang University of Technology), Anna Štarhová (Txekiar errepublikako Masaryk University), Laila Cavelti, (Suizako ZHAW Zürcher Hochschule), Sinéad Fallon (Fakultateko Nazioarteko Studies mugikortasun programaren koordinatzailea) eta Oihana Otaduy (Fakultateko Nazioarteko idazkaritza taldeko lankidea). Beheko ilaran, ezkerretik hasita, Cao Yu-Han (Taiwaneko Chaoyang University of Technology), Alondra Villalobos (BUAP, Mexiko) eta  Anna Belén Van Unen (Herbeherak IPABO Amsterdam).