Asteburuko eski irteera Astun-Candanchu estaziora
Atzealdea
Asteburuko eski irteera Astun-Candanchu estaziora
27 Feb / 1 Mar
Asteburuko eski irteera Astun-Candanchu estaziora
9:00-17:30
Villanua | Astun-Candanchu
Asteburuko eski irteeran apuntatzeko epea zabalik!

Zabalik dago otsailaren 27tik martxoaren 1era bitartean antolatuko dugun asteburuko eski irteeran izena emateko epea. Irteera honetan, 2 egunez eskiatzeko aukera egongo da eta Villanua herrian izango dugu ostatua (pentsio erdian).
Plaza mugatuak ditugu, beraz azkar ibili eta ez zaitez plaza gabe gelditu! Zure plaza erreserbatua egongo da, behin ordainketa egin eta gero, ordurarte ez da zure plaza erreserbatuta egongo. Izena eman eta ordainketa egiteko azken eguna otsailaren 10a da (12:00), aurrez taldea osatu ez bada.
ADI:
- Kaskoa behar izanez gero, estazioan bertan ordainduko da (13€ 2 egunak).
- Plaza ziurtatzeko ordainketa ezinbestekoa izango da!!
- 30€-ko fiantza galduko da arrazoiren batengatik eski irteera bertan behera geratzen bada (alojamenduaren erreserba gastuengatik).
- 50 plaza ditugu. Hortik aurrera, saiatuko gara guztiontzat aukera lortzen baina ITXARON ZERRENDA sortuko da.
- Autobusaren ibilbidea Bilbo-Arrasate-Goierri-Jaca izango da (Donostian ere autobus zerbitzua jartzeko, gutxienez 8 ikasle behar dira)
Animatu zaitez inguru zoragarri batean elurrarekin gozatzera!!
Izen emateak hemen edo Kirol Zerbitzuan.
