Astean jokatu da Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketa
Astean jokatu da Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketa
Astean jokatu da Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketa
200 ikasle inguru elkartu ziren Arrasate eta Aretxabaletako kirol instalakuntzetan.

Astean jokatu da Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketa, non fakultate bakoitzeko barne txapelketetako irabazleak lehiatu diren Euskadiko Txapelketarako sailkapena eskuratzeko.
Fakultate bakoitzak bere barne txapelketak jokatu eta gero, irabazleek Mondrgon Unibertsitateko txapelketa jokatu zuten. Guztira 200 ikasle inguru batu ziren Arrasate eta Aretxabaletako kirol instalakuntzetan. Ondorengo jokamoldeak jokatu ziren:
- Areto futbola
- Futbol 11
- Saskibaloia 5x5
- Frontenis binaka
- Pala binaka
- Esku pilota binaka eta 4 1/2
- Tenisa
- Padela
- Xakea
Euskadiko Unibertsitate arteko txapelketa, Getxon jokatuko da martxoaren 5ean eta bertan Mondragon Unibertsitateko, EUNEIZ-eko, EHUko eta DEUSTOko ikasleak lehiatuko dira. Zorterik onena opa diegu gure ikasleei!
Txapelketaren emaitzak orrialde honetan ikus ditzakezue.
ARGAZKI BILDUMA