Aste honetan ospatu da XXIV. Euskadiko unibertsitate arteko kirol txapelketa gure bailaran

Atzealdea

Aste honetan ospatu da XXIV. Euskadiko unibertsitate arteko kirol txapelketa gure bailaran

Euskadiko unibertsitate arteko txapelketa

Aste honetan ospatu da XXIV. Euskadiko unibertsitate arteko kirol txapelketa gure bailaran

550 ikasle inguru elkartu dira Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak antolaturiko aurtengo ekitaldian.

2024·03·07

$titulo.getData()


Asteartean (martxoak 5) ospatu zen XXIV. Euskadiko unibertsitate arteko kirol txapelketa, Arrasate, Aretxabaleta eta Oñatiko udal kirol instalakuntzetan. Euskal Herriko 4 unibertsitatek hartu zuten bertan parte; EHU, Deusto, Euneiz (lehen aldiz) eta Mondragon Unibertsitateak.

Aurtengo ekitaldiaren antolaketa Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuari egokitu zaio; 550 ikasle inguruk hartu zutelarik parte, 20 jokamolde ezberdinetan eta bailarako 4 kirol instalakuntzatan.

Ordezkaritza sendoa izan dugu eta inoiz baino jokamolde gehiagotan izan ditugu ordezkariak. Gehienak, neguko barne txapelketetan hasi eta Mondragon Unibertsitateko txapelketan garaile izanda iritsi dira Euskadiko txapelketa honetara. 

Talde kiroletan, Euskadiko txapeldunek, Espainiako txapelketetan lehiatzeko sailkapena irabazi zuten. Banakako kiroletan aldiz, Espainiakoetara sailkatzeko beste irizpide batzuk jarraitzen dira.

Eskerrik asko parte hartzaile guztioi eta nola ez, Mondragon Unibertsitatea ordezkatu duzuen 145 ikasleoi!!!

Txapelketaren emaitzak orrialde honetan ikusi dezakezue.

Argazki bilduma / Laburpen bideoa