Aste honetan jokatu da MGEP Arrasateko neguko padel txapelketa

Atzealdea

Aste honetan jokatu da MGEP Arrasateko neguko padel txapelketa

2 egunetan jokatu da txapelketa Musakolako kiroldegian

Aste honetan jokatu da MGEP Arrasateko neguko padel txapelketa

Guztira 11 bikotek hartu dute parte txapelketan eta irabazleak Guridi-Rege eta Aperri bikoteak izan dira.

2024·01·11

$titulo.getData()


Aste honetan neguko padel txapelketa jokatu da Arrasateko Musakola kiroldegian eta 11 bikotek hartu dute parte: Guridi-Rege, Ledormeur-Zumalde, Ugaitz-Mikel, IG A, IG ALFA, Rodadura, Garretes, Doktoregaiak, Aperri, Duo Dinamiko eta Carnal. Txapelketa bi egunetan jokatu da, ligaxka formatuan, eta denek denen aurka jokatu ondoren, finalerdiak eta finala jokatu ziren.

Urtarrilaren 9an Guridi-Regek irabazi zuen eta urtarrilaren 10ean Aperrik, Duo Dinamicoren aurkako partida estu baten ondoren.

Txapelketa irabazi ondoren, Mondragon Unibertsitateko txapelketarako txartela jokatuko dute, otsailaren 21ean, Goierri eta Galarretako campusetako irabazleen aurka.

Azpimarratzekoa da talde guztiek erakutsi zutela kirolarekiko zaletasuna eta giro atsegina.

Txapelketaren argazkiak eta bideoak hemen.