Aste honetan jokatu da MGEP Goierri neguko padel txapelketa

Atzealdea

Aste honetan jokatu da MGEP Goierri neguko padel txapelketa

Padel Indoor Goierrin lehiatu dira 5 bikote.

Aste honetan jokatu da MGEP Goierri neguko padel txapelketa

Guztira 5 bikotek hartu dute parte txapelketan eta irabazleak Txemas bikoteko Jon Vega eta Ekhi Irribarria izan dira.

2024·01·25

$titulo.getData()


Aste honetan Goierriko neguko padel txapelketa jokatu da Padel Indoor Goierrin eta 5 bikotek hartu dute parte: Txemas, Duo Dinamiko, Baztarrika-Yeregui, Unax-Gaizka eta Vigentes Campeones. Txapelketa ligaxka formatuan jokatu da, eta denek denen aurka jokatu ondoren, Vigentes Campeones-Txemas finala jokatu zen eta Txemas bikoteko Jon Vega eta Ekhi Irribarria izan ziren irabazleak.

Txapelketa irabazi ondoren, Euskadiko txapelketarako txartela jokatuko dute, otsailaren 21ean Mondragon Unibertsitateko txapelketan beste fakultate eta campusetako irabazleen aurka.

Azpimarratzekoa da talde guztiek erakutsi zutela kirolarekiko zaletasuna eta giro atsegina.

Txapelketaren argazkiak eta bideoak hemen.