50. urteurrena ospatzeko, Aspace Gipuzkoak erakusketa jarri du Eskoriatzako campusean

Atzealdea

50. urteurrena ospatzeko, Aspace Gipuzkoak erakusketa jarri du Eskoriatzako campusean

Erakusketa

50. urteurrena ospatzeko, Aspace Gipuzkoak erakusketa jarri du Eskoriatzako campusean

Ekainaren 1etik 15era egongo da ikusgai erakusketa. Inaugurazioan parte hartu dute Aspace Gipuzkoako ordezkariek, Jose Ramon Zubizarreta Eskoriatzako alkateak eta Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak.

2022·06·01

$titulo.getData()


Gipuzkoako gizarteari eskerrak emateko asmoz, Aspace Gipuzkoak azken 50 urteotan egiten ari den jarduera azaltzeko asmoz, erakundeak ekimen berri bat jarri du abian, lurraldeko hainbat herritan ipiniko den erakusketa ibiltaria.

 

  

Erakusketaren kolaboratzaile nagusia Orona Fundazioa izan da. “50 urte inklusioa bermatzen” izenburupena, 24 panelez osaturiko erakusketak, modu didaktiko eta pedagogikoan garun-paralisia duten pertsonen errealitatea, beren ingurune pertsonal eta familiarra eta elkartea erakusten eta balioesten dituzten balioak azaltzen ditu.

 

Ibilbidean zehar Aspace Gipuzkoa zer den, bere 4 interes-taldeek (erabiltzaileak, familiak, profesionalak eta boluntarioak) duten garrantzia, elkarteak lurraldean duen eragina, eskaintzen dituen zerbitzuak eta historia ezagutuko ditugu.

 

Erakusketa Eskoriatzako campusean

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza zientzien Fakultatea kokatua dagoen Dorleta eraikinean egin da erakusketaren aurkezpena. Bertan ipiniko dira ekainaren 1etik 15era erakusketa osatzen duten 24 panelak. Ekitaldira instituzio, elkarte eta enpresa laguntzaileetako ordezkariak bertaratu dira.

 

Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak azaldu bezala, “Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultaterako oso garrantzitsu eta aberasgarria da ASPACErekin dugun lankidetza. Batetik, harreman honek aukera ematen die irakasleei eta ikasleei inguruko errealitate soziala hobeto ezagutzeko. Bestetik, elkarlanak bide ematen digu gure balioak praktikan jartzeko, konpromisoa eta inklusioa sustatzeko, justizia sozialaren alde lan egiteko eta gizartean eragiten jarraitzeko”.

 

Jose Ramon Zubizarreta Eskoriatzako alkateak, balioan jarri nahi izan du Aspace Gipuzkoak urte guztia hauetan egin duen lana. Elkartea osatzen duten erabiltzaile eta familiei 50 urte luzez inklusioa bermatzeko eman dituzten pausoak goraipatu ditu. Eskoriatzan erakusketa ikusteko aukera azpimarratu du eta herritarrak bisitatzera gonbidatu ditu, elkartearen errealitatea ezagutu dezaten.

 

Erakusketa parte-hartzailea

Elkartea kokatua dagoen Gipuzkoako udalerri bakoitzeko zentro eta ikastetxeek beren panela egin dute, elkarteari eta haren helburuei dagokien gai bat ardatz hartuta. Andoainek, Arrasatek, Beasainek, Bergarak, Donostiak, Eibarrek, Eskoriatzak, Irunek, Urretxuk eta Tolosak gai hauek landu dituzte: arreta goiztiarra, proiektu komunitarioa, parte-hartzea, ingurunearekiko harremana eta komunikazioa, hezkuntza-proiektua, garun-paralisia duten pertsonen eskubideak, eguneko zentroaren eredua, pertsonen bizikidetza etxebizitzetan, komunikazio-laguntzak eta kirol egokitua.

 

Ibilbide honen bidez, 1971. urtean sortu zenetik elkarteak egiten duen lan handia ezagutu ahal izango du bisitariak.

  

Aspace Gipuzkoa zenbakitan

Aspace Gipuzkoa Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde bat da. Garun-paralisia duten 492 pertsonari ematen die arreta; horretarako, 361 profesional eta 126 boluntario ditu.

Elkarteak lurraldeko 11 udalerritan (Andoain, Arrasate, Beasain, Bergara, Eibar, Eskoriatza, Donostia, Irun, Tolosa, Urretxu eta Zarautz) dituen 15 zentroen banaketa geografikoak aukera ematen du arreta familia-etxeetatik ahalik eta hurbilen dagoen ingurune batean egiteko. 50 urte hauetan, Elkarteak eraldaketa handia bizi izan du, garun-paralisia duen pertsona eta bere familia eguneroko jardueraren erdigunean mantenduz.

 

Aspace Gipuzkoa erakusketa Eskoriatzako campusean