Arrikrutzeko kobetan espeleoabentura
Arrikrutzeko kobetan espeleoabentura
Arrikrutzeko kobetan espeleoabentura
Gipuzkoako hedadura handiena duen kobazuloa ezagutu genuen, Oñatin.
Pasa den apirilaren 27an, larunbatean, Mondragon Unibertsitateko ikasleek Oñatiko Arrikrutz koba ezagutu zuten, bertako galeriak bisitatuz.
Gipuzkoako kobazulo sistema zabalenetako bat izanik, Euskal Herriko paisaia karstikoaren erakuslehio paregabea. Mendez-mende urak harkaitzean zizelatutako kobazulo hau ikerkuntza espeleologiko eta paleontologikoetan aitzindarietako bat izan da.
Ekintzak 3 ordu inguruko iraupena izan zuen eta gure ingurune naturalaz gozatzeko aukera ederra izan zen.
Maiatzerako ere beste hainbat ekintza antolatu dira, eskalada, surfa, arroila jaitsiera eta arrauna besteak beste, hemen duzue agenda ikusgai. Animatu parte hartzera!!