Arrauna Orion

Atzealdea

Arrauna Orion

9 Jul  / 13 Jul

BIZIKLETAZ FRANTZIAKO TOURRERA

24h
Irun-Tourmalet | Frantziako Tourra

Etorri kirol zerbitzuarekin Frantziako Tourra ikustera!

$titulo.getData()

Uztailaren 9tik 13ra, Irunetik abiatuta, abentura ahaztezin batean murgilduko gara Pirinioetako paisaia ikusgarrietan zehar pedalei eraginez eta bertako mendate ezagunenak konkistatuz, Tourmaletera iritsi arte. Uztailaren 13an, Frantziako Tourra bertatik bertara ikusteko aukera izango dugu. 

  • Hasiera: uztailak 9, asteartea, Irun.
  • Amaiera: uztailak 13, larunbata, Tourmalet.

Etapak:

  • Uztailak 9: Irun- Donibane Garazi
  • Uztailak 10: Donibane Garazi- Isaba
  • Uztailak 11: Isaba-Laruns
  • Uztailak 12: Laruns- Tourmalet
  • Uztailak 13: Tourmaletean Tourra ikusi eta ondoren, etxera buelta autobusean.

*Ezinbesteko baldintza: errepideko bizikleta izatea eta 80-90km 4 etapa egiteko gaitasuna izatea.

 

Irteera honetan interesa edukiz gero, Maiatzaren 2an, 18:30etan bilera informatibo bat egingo dugu irteeraren inguruko xehetasun guztiak azalduaz. Gerturatu beldur gabe!

 

Izen emateko eta ordainketa egiteko azken eguna, maiatzaren 17a, eguerdiko 12:00ak dira. Gogoratu plaza mugatuak direla!! (19 plaza daude).

 

Izen emateak hemen edo kirol zerbitzuan egin ditzakezue.

 

Hemen irakurri dezakezue irteeraren inguruko informazio orokorra.

 

 

Irudi galeria