PLAZABIZI ERRONKA - Arrasateko berdeguneak konektatuz

Atzealdea

PLAZABIZI ERRONKA - Arrasateko berdeguneak konektatuz

14 Sep  / 30 Sep

PLAZABIZI ERRONKA - Arrasateko berdeguneak konektatuz

Zure kabuz

 

Arrasate | Berdeguneak

Hartu parte erronkan eta pertsonentzako afari baten zozketan sartuko zara

$titulo.getData()

Kirol Zerbitzutik, ikasturteari hasiera emateko eta Mugikortasun Astea aprobetxatuz, erronka hau luzatu nahi dizuegu. Arrasaten martxan dagoen PLAZABIZI ekimenaren barruan, Arrasateko campusaren inguruan ditugun berdeguneak ezagutzea proposatzen dizuegu, ezagutzea merezi duten lau gune lotzen dituen ibilbide erraz honen bidez.

Nola hartu parte erronkan?? Oso erraza da!

  1. Kontsultatu ibilbidea (Strava edo Komoot aplikazioetan).
  2. Erregistratu jarduera Strava aplikazioan eta publiko jarri jarduera, guk ere ikus dezagun (beharrezkoa da Strava-ko kontua izatea).
  3. Bete parte hartze galdetegia.
  4. Arrasateko Muxibar pizzerian 2 pertsonentzako afari baten zozketan sartuko zara.

Erronkan parte hartzea epea, irailaren 14tik 30era bitartean izango da. Sariaren zozketa urriaren 1ean egingo da.

Animatu zaitez ibilbide hau gauzatzera eta ezagutu gure herrietan arnasgune edo birika natural gisa jokatzen duten berdegune hauek ezagutzera. Honetaz gain, etorkizunean campusetik gertu jarduera fisikoa burutu edota egunerokotik deskonektatzeko baliagarriak izan daitezken berdeguneak ezagutuko dituzu. 

Zeren zai zaude? bakarrik edo taldean, gozatu berdeguneek eskaintzen dizkiguten onurekin!