Mondragon Unibertsitatea Alumniren mentoring programa hasi da

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea Alumniren mentoring programa hasi da

Mentoring

Mondragon Unibertsitatea Alumniren mentoring programa hasi da

Mondragon Unibertsitatea Alumni ekimeneko mentoreentzako lehenengo formazio saioa

2025·06·03

$titulo.getData()


Atzo, ekainak 2, Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakutlatean - Basque Culinary Centerren, Mondragon Unibertsitatea Alumni ekimenean parte hartzen ari diren mentoreentzako formazio saioa egin zen.

Saio honekin ofizialki ematen zaio hasiera Mondragon Unibertsitateko graduetako, unibertsitate masterretako eta 2 urtez egresatu duten alumnientzako mentonig programa honi.

Formazio saioan, bi hizlari egon ziren oso interesekoak izan ziren bi gairen inguruan azalpenak ematen. 

Batetik, Jorge Oroviogoicoechea izan genuen eta bere gaia izan zen "Hazi eta hazten lagundu bakoitzak egokitu zaion bizitza onartuz" eta bestetik, Osane Matíasek eskaini zigun hitzaldia izan zen "Galdera jartzen dudan tokian jartzen dut arreta".

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu bai hizlariei eta baita ere bolondres bezala ekimen honetan parte hartzen ari diren mentoreei Unibertsitatearenganao duten dedikazioagatik.

Mondragon Unibertsitatea Alumniri buruzko informazio gehiago.