‘Argazki zuzendaritzari aplikatutako konpetentzia digitalak’ ikastaroa doan eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak, ESCACekin batera

Atzealdea

‘Argazki zuzendaritzari aplikatutako konpetentzia digitalak’ ikastaroa doan eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak, ESCACekin batera

Profesionalentzako prestakuntza

‘Argazki zuzendaritzari aplikatutako konpetentzia digitalak’ ikastaroa doan eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak, ESCACekin batera

Ikastaroa doakoa izango da eta azaroaren 4tik abenduaren 16ra egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean. Ikastaroa Kataluniako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals (ESCAC) erakundearekin elkarlanean diseinatu da.

2025·10·13

$titulo.getData()


Argazki zuzendaritzari aplikatutako konpetentzia digitalak ikastaroa azaroaren 4tik abenduaren 16ra egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean. Saioak astearte eta ostegunetan izango dira, 09:30etatik 12:30etara.

 

Ikastaroa Kataluniako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals (ESCAC) erakundearekin lankidetzan diseinatu da eta doakoa izango da. Izen-ematea Kataluniako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals erakundearen webgunean egingo da.

 

Ikastaro honetan, parte hartzaileek argazki-zuzendaritzaren oinarriak ikasiko dituzte: oinarri tekniko eta narratiboetatik hasi eta set-ean lan egiteko funtsezko trebetasun praktikoetaraino. Ikus-entzunezko hizkuntza, kameraren bidezko narratiba, argiztapena, konposizioa eta taldearekiko lankidetza bezalako alderdiak aztertuko dira, baita lan-fluxu digital eta analogikoak ere.

 

Ikastaroaren helburuak

Irudiaren konposizioan, argian eta kameretan interesa duten pertsonentzako ikastaroa da. Ez da aldez aurreko ezagutza espezifikorik behar, baina ikus-entzunezko hizkuntzarekin, kameren funtzionamenduarekin eta argiztapenarekin oinarrizko ezagutza izatea eta taldean lan teknikoa eta sortzailea egiteko prestasuna izatea gomendatzen da.

 

Doako ikastaroa

Ikastaroa doakoa da; 150 euroko fidantza bat eskatuko da, eta diru-sarrera egin den kontu berera itzuliko da ikastaroa amaitu ondoren. Fidantza itzultzeko, beharrezkoa izango da gutxienez %80ko asistentzia izatea.

 

Kataluniako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals (ESCAC) erakundearekin diseinatu da, Next Generation programaren Europako funtsekin sortutako Fast Forward by Escasc programaren barruan.

 

Informazioa

Julene Gorrotxategi Alberdi

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu 

600 022 720


Unibertsitatea baino gehiago gara