"Elkarlanaren indarra" izan da argazki saritua

Atzealdea

"Elkarlanaren indarra" izan da argazki saritua

Argazki lehiaketako ebazpena

"Elkarlanaren indarra" izan da argazki saritua

13 partaide eta 29 lan izan ditu XVIII.edizioak

2019·06·07

$titulo.getData()


Kirol Zerbitzuak antolatzen duen argazki lehiaketaren XVIII.edizioa heldu da mugara aurtengoz. Guztira 13 partaide eta 29 lan izan dira "kirola eta koloreak" gaia landu dutenak. Epaimahaikideak ere bildu dira lanak aztertzeko eta ebatzi dute zerrendako 28.lana izango dela saritua. Jone Serrador Astolaren "Elkarlanaren indarra" argazkia hain zuzen ere. Ondorioz, berarentzako dira 100€-ak eta gainera, datorren ikasturtean argazki hau ikusi ahal izango dugu Kirol Zerbitzuko egutegian. Zorionak Jone!  
 
Hauek izan dira epaimahaikideek eman dituzten argudioak: 
 
"Aurtengo gaiari helduta (kirola eta koloreak) esan daiteke argazki honetan azaltzen diren koloreak biziak eta kontrastatuak direla. Hau da, ekipamenduaren koloreak belarraren tonalidadearekin ongi uztartzen direla eta hori asko gustatu zaigu. Bestalde, jokalari bakoitzak emozio bat transmititzen du. Guztiek dute jarrera aktiboa eta dinamismoa antzematen da. Jokalari guztien begiradak toki berdinera eramaten gaitu, baloia dagoen lekura hain zuzen. Gure begirada ere bertara bideratzen duta hain zuzen ere, argazkiaren erdigunera. Aspektu teknikoei dagokienean, eskubiko jokalari multzoa ongi orekatzen da ezkerrean dagoen jokalari bakarrarekin. Horrek argazkiaren konposizioa orekatua izatea dakar. Gainera, positiboki baloratu da kirol modalitatea. Ez da "betiko kirola" eta hori gutxi balitz, partaide mixtoak izatea positiboki baloratu da. Neska bakarra azaltzen da irudian baina argazkiaren ardatzean edo erdigunean kokatzeak bere protagonismoa ematen dio. Gainera jokalari gazteak izateak ere bere puntua dauka". 
 
Amaitzeko, hobekuntza proposamen bat ere gehitu nahi izan dute epaimahaikideek. "Argazkia hobetze aldera, esan daiteke goiko herenean gris gehiegi ikusten dela eta reenkuadre edo retoke batek ongi egingo liokeela" iritzi dio epaimahaiak.
 
Beste behin, eskerrik asko partaide guztioi lehiaketa hau posible egiteagatik eta atsegin baduzue datorren ikasturtean ikusiko gara elkar!