Badugu argazki lehiaketaren ebazpena

Atzealdea

Badugu argazki lehiaketaren ebazpena

XXI Argazki lehiaketa

Badugu argazki lehiaketaren ebazpena

Badugu aurtengo edizioko argazki irabazlea

2023·05·08

$titulo.getData()


Apirila amaieran amaitu zen epea, Kirol Zerbitzuak urtero antolatzen duen argazki lehiaketan parte hartzeko. Guztira, 55 argazki aurkeztu dira 20 parte hartzaileren eskutik, "Mugimendua" gaitzat izan duen lehiaketa honetan. Hemen ikus dezakezue albuma, aurkeztutako argazki guztiekin.

Aretxabaletako gure lankideen laguntza izan dugu lehiaketaren ebazpena burutzeko eta aurtengo irabazlea, Iker Zubizarreta-ren "Ilargira salto" argazkia izan da; ilargia atzean duela, bizikleta gainean jauzi egiten ari den pertsonaren argazkiarekin.

Hemen duzue epaimahairen justifikazio teknikoa:

  • Nahiz eta erretoke edo ukitu handirik ez eduki, momentu hori harrapatzeko hainbat faktore oso garrantzitsu daude eta ederto zaintzen ditu argazkian, bere egileak. Eguna aukeratu, ordua zaindu, leku egokia aurkitu, laguna jakinarazi etab. Emaitza oso ona da eta ederto harrapatu du bere laguna bizikletarekin ilargian saltoka. 

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak Iker Zubizarreta-ri, "Ilargira salto" izeneko argazkiagatik!!

Irudi galeria