Argazki lehiaketaren ebazpena

Atzealdea

Argazki lehiaketaren ebazpena

Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketaren ebazpena

Badugu argazki irabazlea aurtengo edizioan

2021·06·11

$titulo.getData()


Maiatza amaieran amaitu zen epea, Kirol Zerbitzuak urtero antolatzen duen argazki lehiaketan parte hartzeko. Guztira, 58 argazki aurkeztu dira 27 parte hartzaileren eskutik, "jarduera fisikoa eta bere onurak" gaitzat izan duen lehiaketa honetan. Hemen ikus dezakezue albuma, aurkeztutako argazki guztiekin.

Aretxabaletako gure lankideen laguntza izan dugu lehiaketaren ebazpena burutzeko eta 3 argazki finalistak hautatu ondoren, Instagram bidez bozkatzeko aukera zabaldu genuen, gustorko argazkia aukeratzeko. Irabazlea, Iker Zubizarreta-ren "Arnasa" argazkia izan da; ilunabarrean tontorrean jauzi egiten ari den pertsonaren argazkiarekin.

Hemen duzue epaimahairen justifikazio teknikoa:

  • Konposizioa: herenen erregela errespetatuz arreta osoa erakartzen du konposizioak saltora eta ilunabarrera.
  • Saltoaren unea primeran harrapatu du, argazkiari dinamismoa emanez.
  • Gaiaren kokapena: egungo egoera pandemikoa isladatuz eta askatasunari atea irekiz, eta mendiak gugan izan duen eragina azpimarratuz, osasun fisiko zein mentalean izan duen eragina isladatuz.
  • Argi ilunen kontrastearekin ekintzari protagonismoa ematea lortu du, eta ere berean, hartzaileari aukera ematen dio jarri dadin salto egin duenaren paperean ez delako nabari nor den.
  • Argazkia, aparte, ez da batere rekargatua, minimalista izan daiteke. Hutsune asko dauka eta horrek indar gehiago ematen dio ekintzari

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak Iker Zubizarreta-ri, "Arnasa" izeneko argazkiagatik!!

Irudi galeria