HUHEZIko langileentzat areto bizikleta eta pilates ikastaroak

Atzealdea

HUHEZIko langileentzat areto bizikleta eta pilates ikastaroak

Langileentzako jarduerak

HUHEZIko langileentzat areto bizikleta eta pilates ikastaroak

Urrian aktibatu dira hiruhilabete osoan zehar iraungo duten jarduera hauek

2026·10·23

$titulo.getData()


Azken ikasturteetako dinamikari eutsiz, Mondragon Unibertsitateko langileentzat jarduera ezberdinak eskaintzen ditugu Kirol Zerbitzutik. Gure egunerokoan jarduera fisikoa txertatzeak duen garrantziaz jabe izanda, campusean bertan edo hurbileko kirol instalakuntzetan eskaintzen diren jarduera hauen bidez, langileen parte hartzea erraztu nahi dugu.

Fakultate guztietan eskaintzen ditugun doako MUFit saioez gain (mugikortasuna, indarra eta malgutasuna lantzen dira bertan), HUHEZIren kasuan, jarduera hauek aktibatu dira hiruhilabete honetan:

  • ARETO BIZIKLETA: Asteazkenetan 12:30-13:15 Aretxabaleta kiroldegian.
  • PILATESA: Asteazkenetan 13:00-14:00 Eskoriatzako campusean.

Ekintza hauetan edo beste edozein eskaintzatan parte hartzeko interesa baduzu, jarri harremanetan kirol zerbitzuarekin!!