Zer egin dezakegu indarrean sartu berri den araudi berriarekin?

Atzera

Zer egin dezakegu indarrean sartu berri den araudi berriarekin?

Araudi berria

Zer egin dezakegu indarrean sartu berri den araudi berriarekin?

Azaroaren 6tik indarrean diren neurriak malgutu egingo ditu Jaurlaritzak

2020·12·11

$titulo.getData()


Azaroaren 6tik indarrean diren neurriak malgutu egingo ditu Jaurlaritzak. Larunbatetik aurrera, udalettietatik irteteko debekua kendu du, eta probintziara zabalduko du mugitzeko muga hori; ondorioz, arabarrak Araban, bizkaitarrak Bizkaian eta gipuzkoarrak Gipuzkoan mugitu ahal izango dira. 

Jarduera fisiko eta kirolaren alorrean, Dekretu berriak aukera emango du, halaber, 6 pertsonako taldeetan kirol federatuko entrenamenduak egiteko, gehienez %30eko okupazioa duten aldagelak erabiltzeko eta dutxak erabiltzeko, betiere banaka.

Munduko Osasun Erakundearen azken gomendioaren arabera, salbuespen izango da maskara erabiltzea lehiaketa edo intentsitate biziko jarduera fisiko uneetan; baina esparru itxietan, baita hiri-inguruneetan eta konkurrentzia handiko inguruneetan ere, maskara erabiltzen jarraitu beharko da. 

Gainontzeko jarduera fisiko eta kiroletako murrizketek bere horretan jarraituko dute. 

Irudi galeria