Erakundeetan aplikatuz zerbitzu aurreratuak

Atzealdea

Erakundeetan aplikatuz zerbitzu aurreratuak

JARDUNALDIA

Erakundeetan aplikatuz zerbitzu aurreratuak

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak "Transforma tu organización hacia los servicios avanzados" jardunaldia antolatuko du ekainaren 6an.

2019·06·03

$titulo.getData()


Datorren ekainaren 6an burutuko da “Transforma tu organización hacia los servicios avanzados” jardunaldia Orona-Ideo campusean. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak antolatutako ekitaldia bideratuta egongo da enpresa txiki eta ertainei, bai zuzendaritza eta ikuspegi estrategikoko perfilei bai berrikuntza edo I+G unitateen ardura perfilei, eta kokatzen da fakultateak parte hartzen duen TransferINN proiektu europarraren baitan.

Errealitate industrialari egokitutako programa

Teknologia berrien eraginez, zerbitzu aurreratuetan oinarritutako negozio ereduen salmentak esponentzialki igo dira, lortu dutelarik ere manufaktura-enpresek ikustea euren garapenerako aliatu gisa zerbitzu aurreratuak. Horregatik, jardunaldi hau gorpuztu da errealitate berri horri erantzuteko xedez. Ekitaldiaren baitan landuko dira: serbitizazioa testuinguratzea moduko kontzeptuak, bereziki zerbitzu aurreratuak, serbitizaziorantz eginiko aldaketen benchmarkinga, eremu honetako bezeroen aukera eta ahultasunen identifikazioa, zerbitzu aurreratuak ezartzean sortzen den balio proposamena, erakundeak duen gaitasun estrategikoaren identifikazioa eta erakundeak dituen palanka eta traben identifikazioa aurre egiteko zerbitzu aurreratuak xede dituen eraldaketa bati.

Jardunaldia hasiko da 9:30ean Ali Z.Bigdeliren sarrera batekin, ostean jarraituko du 11:00etan eta 14:00etan egingo diren workshopekin. Lehenengoan landuko da balio proposamenaren identifikazioa eta bigarrenean bai ekintzen benchmarkinga bai erakundeen eraldaketaren erronka serbitizaziorantz edota zerbitzu aurreratuetarantz. 

Aston Bussiness Schoolaren partaidetza

Aston Bussness School irakaskuntza zentroan bertako akademikoak punta-puntan egonik euren espezialitatean ikerkuntza zein transferentzian, euren ezagutzak ikasleriarekin partekatzen dituzte. Hain justu akademiko horietako bik parte hartuko dute jardunaldian ponentziagile legez, zehazki Ali Z. Bigdelik eta Neil Tumberrek.

Ali Z. Bidelik garatu du bere ibilbidea erakundeak eraldatu nahian bideratu daitezen integralago eta osoago izateko, produktuak ekoitzi eta ondoren soilik saltzearen filosofiatik aldenduz. Azken 5 urteotan lan egin du enpresa txiki nahiz ertainak lagunduz, baita multinazionalak ere, serbitizaziorantz doan bidea irekitzeko lagunduz eta zerbitzu aurreratuak inplementatzea erraztuko dien proiektua garatuz. Bestalde, Neil Tumber zubi-lanak egiten aritzen da partaide diren erakundeen eta ikerketaren arduradunen artean, esperientzia handia duelarik ekoizpen eta operazioetan txandakatze altuko kontsumo-ondasunen ekoizpenean aritzen diren enpresekin duen elkarlanagatik.

Txosten edo ponentziak gaztelaniaz izango dira, baina aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da. Inskribatzeko eta informazio gehiago eskuratzeko jganzarain@mondragon.edu helbidera jo dezakezue.

Aurretiaz aipatu dugun moduan, jardunaldia kokatzen da TransferINN proiektu europarraren baitan eta bertan hartzen du parte fakultateak. TransferINN proiektuak erantzun nahi dio mugaldeko lurretan (Espainia- Frantzia- Andorra) berrikuntza bultzatzeko erronkari, berrikuntza ekosistema sortzeko helburuz. Era honetan, posible da erraztea unibertsitateetan, teknologia zentroetan, laborategietan eta antzeko guneetan den ezagutzaren transferentzia mikro-enpresa, enpresa txiki zein ertain eta ekintzaileei.

Programa

  • 09:30 – 10:45 h. Keynote: Introduction and setting the context
  • 10:45 – 11:00 h. Tea/coffee break
  • 11:00 – 13:00 h. Workshop 1: Identifying advanced services value propositions for your customers
  • 13:00 – 14:00 h. Lunch
  • 14:00 – 15:45 h. Workshop 2: Benchmarking the activities and challenges of transforming your organisation towards servitization and advanced services
  • 15:45 – 16:30 h. Concluding remarks and next steps