2019-2020 ikasturteko hasiera ekitaldi ofiziala

Atzealdea

2019-2020 ikasturteko hasiera ekitaldi ofiziala

Ekitaldia

2019-2020 ikasturteko hasiera ekitaldi ofiziala

Mondragon Unibertsitateko errektoreak hezkuntza-berrikuntza, bizitzan zeharreko prestakuntza eta enpresekin batera egindako ikerketa azpimarratu ditu erronka nagusi gisa

2019·09·13

$titulo.getData()


"Gure esku dago datorrenari aurre egiteko ahalik eta ondoen prestatzea. Eta zenbat eta ahalegin handiagoa egin gure gazteen trebakuntza hobetzeko, eta gure enpresen lehiakortasuna bultzatzeko, orduan eta prestatuago egongo gara etorkizunerako». Mondragon Unibertsitateak aurrean duen erronka hori nabarmendu du gaur Vicente Atxa errektoreak, Oñatiko Enpresagintza Fakultateko campusean egin den 2019-2020 ikasturtearen hasiera-ekitaldi ofizialean. Atxak bigarren agintaldia izango du Mondragon Unibertsitateko buru gisa.

Errektorearekin batera, ekitaldian izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria, ikasturteari hasiera ofiziala emanez, Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñacoba, aurreko ikasturteko txosten akademikoa aurkeztuz, eta irekitze-hitzaldia eskaini duen Eduardo Castellanos doktorea. Halaber, bertan izan dira Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Mikel Alvarez Mondragon Unibertsitateko presidentea, politikako eta arlo akademikoko beste agintari batzuekin batera.