2020-2021 ikasturte akademikoaren hasiera ekitaldia

Atzealdea

2020-2021 ikasturte akademikoaren hasiera ekitaldia

Ikasturte hasiera

2020-2021 ikasturte akademikoaren hasiera ekitaldia

Mondragon Unibertsitateko errektoreak adierazi duenez, Unibertsitateak Euskadin duen inpaktua handitzea eta berrikuntzaren arloan nazioarteko erreferente gisa sendotzea dira helburu estrategikoak.

2020·09·18

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak ekitaldi bikoitz bat egin du gaur: batetik, hasiera ofiziala eman dio 2020-2021 ikasturte akademiko berriari eta, bestetik, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko eraikin berria inaguratu du, Eskoriatzako Campusean.

Azken lau urteetan, Mondragon Unibertsitatean %25 handitu da graduko ikasleen kopurua. Aurten graduko 1.500 ikasle berrik hasiko dute ikasturtea, hau da, joan den urtean baino %5,5 gehiagok.

Ikasturte hasierako ekitaldian parte hartu dute, errektoreaz gain, Iñigo Urkullu lehendakari jaunak (ofizialki eman dio hasiera ikasturteari), Idoia Peñacoba Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusiak eta Nagore Ipiña doktoreak. Bertan izan dira Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburu berria eta Mikel Álvarez Mondragon Unibertrsitateko presidentea ere.

Informazio gehiago prentsa oharrean