Antzuolako Herri Eskolako ikasleek Aretxabaletako campusa ezagutu dute

Atzera

Antzuolako Herri Eskolako ikasleek Aretxabaletako campusa ezagutu dute

aretxabaletako campusa

Antzuolako Herri Eskolako ikasleek Aretxabaletako campusa ezagutu dute

Azaroaren 30ean egindako bisitaren helburua zen ikus-entzunezko munduan gehiago sakontzea eta film bat egiteko aholkuak jasotzea.

2018·12·05

$titulo.getData()


Pasa den ostiralean, azaroaren 30ean, Antzuolako Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako hamahiru ikasle etorri ziren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusera. Bisitan, etxe osoa ezagutu zuten baina, bereziki, campus horretan estreinatu berri den platoak piztu zuen interesa.

 

Bederatzi urteko ikasleak etorri ziren Aretxabaletako campusera eskolan egiten ari diren Mangalotodoren abenturak pelikularentzako aholku bila eta ikus-entzunezkoen munduan gehiago sakontzeko.

 

Aretxabaletako campusean, besteak beste, Ikus-entzunezko Komunikazioa Gradua eskaintzen da.

 

Argazki galeria