Antton Sanjuan Esnaola ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen NAZIOARTEKO DOKTORETZA aipamenarekin
Antton Sanjuan Esnaola ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen NAZIOARTEKO DOKTORETZA aipamenarekin
Antton Sanjuan Esnaola ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen NAZIOARTEKO DOKTORETZA aipamenarekin

- Tesi titulua: Mecanismos de transporte en mezclas multicomponentes: desarrollo analítico, numérico y experimental en diferentes regímenes
Epaimahaia:
- Lehendakaritza: Werner Köhler (University of Bayreuth)
- Bokala: Mohamed Najib Ouarzazi (University of Lille)
- Bokala: Juan Felipe Torres (Australian National University)
- Bokala: Estela Lapeira Azcue (Mondragon Unibertsitatea)
- Idazkaritza: Ane Errarte Yarza (Mondragon Unibertsitatea)
Laburpena:
Doktore-tesi honek nahasketa likido bitarren eta osagai anitzeko nahasketen garraio-mekanismoen azterketa integrala eskaintzen du, lan-erregimen desberdinetan. Horretarako, metodologia analitikoak, numerikoak eta esperimentalak konbinatu dira, izaera desberdineko disoluzioen portaera termograbitazionala eta propietate termofisikoak karakterizatzeko.
Egindako analisi numeriko eta esperimentalari esker, FJO teoriaren baliozkotasun-eremua mugatu ahal izan da, eta oreka nahiz trantsizio erregimeneko espezieen bereizketa erreproduzitzeko gaitasuna duela erakutsi da, nahiz eta eta dimentsiorik gabeko parametroen tarte konkretuetara murriztuta egon. Egiaztatu da nahitaezkoa dela 200 baldintza betetzea trantsizio egoerarako eta 1000 ordenako balioak oreka erregimenerako. Era berean, bereizketa parametroaren azterketak aukera eman du 2.00 orekaren muga klasikoa berresteko eta trantsizioa erregimenerako baldintza mugatzaileagoa proposatzeko, 1.00.
Portaera termograbitazionalari dagokionez, garatutako formulazio analitiko tridimentsionalak, simulazio numerikoek eta balidazio esperimentalak babestuta, erakusten dute balio handietan espezieen arteko bereizketa oreka egoeran areagotu egiten dela parametroa murriztean. Esparru horretan, agerian geratzen da zeharkako difusioak funtsezko zeregina duela konfinamendu moderatuko sistemetan ( mugan ez da kontsideratzen, FJO teoria); horri esker, oreka egoeran espezieen bereizketa kalkulatzea ahalbidetzen duen korrelazio unibertsala proposatu ahal izan da, eta parametroen menpekoa.
Era berean, termodifusio koefiziente negatiboa duten disoluzioen egonkortasun termograbitazionala aztertu da teoria lineal tridimentsionalaren, simulazioen eta esperimentazioaren bidez. Emaitzek erakusten dute zeharkako konfinamenduak egonkortze-mekanismo gisa jokatzen duela, aurkako dentsitate gradienteek eragindako konbekzio-korronteak ezabatuz, bi dimentsiotako analisiak iragartzen duen ezegonkortasunaren aurrean. -ren menpeko balio kritikoak identifikatu dira, eta balio horiek zehazten dute zein baldintzatan egon daitezkeen nahasketa hauek egonkortuta barrunbe kartesiarretan.
Bestalde, teknika esperimental konbektiboak eta ez-konbektiboak konbinatuz, bai lurreko baldintzetan bai mikrograbitatean, sistema konplexuen propietate termofisikoak eta garraio-koefizienteak zehaztea lortu da. Testuinguru honetan, DCMIX4 proiektuko Ps|Tol disoluzio polimerikoaren karakterizazioa osatu da, eta Ps|Ch nahasketa aztertu da baldintza baliokidetan. Halaber, mikrograbitatean eskuratutako datu esperimentalak prozesatu eta aztertu dira.
Bestetik, Alemaniako Bayreutheko Unibertsitatean egindako egonaldi baten ondorioz, toluenoan eta 1-metilnaftalenoan oinarritutako alkoholen nahasketa binarioen karakterizazioa egin da, kate-luzeraren, tenperaturaren eta eta koefizienteen zeinuen aldaketen araberako joerak identifikatuz.
Azkenik, Bou-Ali eta Platten irakasleek proposatutako analisi-metodologia zabaldu da, nahaste lautarretako kontzentrazioak kalkulatu ahal izateko, nahasketen dentsitatea, errefrakzio indizea eta soinu abiadura neurtuz. Horri esker, MN|THN|IBB|C12-z osatutako sistemetan termodifusio koefizienteak lortu ahal izan dira. Gainera, sistema bitarren, hirutarren eta lautarren termodifusio koefizienteen arteko trazabilitatea frogatu da, osagai anitzeko nahasteen koefizienteak aurresatea ahalbidetzen duten korrelazioak zabalduz.
Oro har, doktoretza-tesi honek metodologia esperimental eta numeriko berriak, korrelazio prediktiboak eta jatorrizko datu esperimentalak eskaintzen ditu, orekatik kanpoko osagai anitzeko sistemen masa-garraioaren fenomenoen ulermena nabarmen hobetuz, ezagutza zabalduz eta analisi zein modelizaziorako tresna erabilgarriak eskainiz.
