Andrea Aginagalde, Mondragon Unibertsitateko irakasle-ikertzailea, Acerinox VI. Sariko epaimahaian dago

Atzealdea

Andrea Aginagalde, Mondragon Unibertsitateko irakasle-ikertzailea, Acerinox VI. Sariko epaimahaian dago

SARIA

Andrea Aginagalde, Mondragon Unibertsitateko irakasle-ikertzailea, Acerinox VI. Sariko epaimahaian dago

Sariaren helburua estatu mailako arkitektura eta ingeniaritzako ikasle gazteen artean altzairu herdoilgaitzaren ezagutza eta aplikazioa sustatzea da.

2022·09·16

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatea berrikuntzarekin eta industriarekin oso lotuta dagoen unibertsitatea da, eta ikerketa nahiz transferentzia-lankidetza estua du inguruko enpresekin. Unibertsitateko hainbat ikerketa-taldek fabrikazio-teknologiekin eta materialen eraldaketarekin lotutako gaiak lantzen dituzte, eta merkatuan erreferenteak diren enpresekin lan egiten dute, Acerinoxekin, adibidez.

Duela gutxi, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile Andrea Aginagaldek parte hartu du Jaume I Unibertsitatean egin den VI. Acerinox Sariaren epaimahaian. Aginagalde ikertzailearekin batera, epaimahaian Jose Antonio Odriozola (Sevillako Unibertsitateko katedraduna) eta Juan Carlos del Real (Comillaseko Unibertsitateko irakasle-ikertzailea) izan dira.

Deialdi berria

Acerinox saria 3.000 eurokoa da, eta altzairu herdoilgaitzarekin lotutako karrera amaierako proiektua (gradua edo masterra) egiten duten ikasleek jaso dezakete. Sariaren helburua da arkitektura- eta ingeniaritza-ikasketak dituzten gazteen artean material horren ezagutza eta aplikazioak sustatzea.

Mondragon Unibertsitatetik ikasleak animatzen ditugu fabrikazioaren eremuan sakontzera, batez ere altzairu herdoilgaitzean, eta ikerketa-taldeetan parte hartzera, industriarako ezagutza sortzen eta transferitzen jarraitzeko.