Analista Funtzional lanpostua bete nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Analista Funtzional lanpostua bete nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

LAN ESKAINTZA

Analista Funtzional lanpostua bete nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Aldi baterako kontratua izango da. Curriculumak bidali beharko dira otsailaren 7a baino lehenago.

2021·01·20

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Analista Funtzionala lanpostua bete behar, aldi baterako kontratua eginda.

 

Curriculumak bidaltzeko epea bukatzen da 2021eko otsailaren 7a arte.

 

Curriculumak bidaltzeko: “Analista Funtzionala CV”

 

ANALISTA FUNTZIONALA

 

Zeregina:

Aplikazio berrien garapenetan eta baita aurretik inplantatutakoen aldaketatan parte hartu.

 

Eginkizun zehatzak:

  • Proiektuak landu eta abian jartzeko beharrezkoak diren lanak zehaztea eta planifikatzea. Garapenen jarraipena egin, aurrerapen maila, aurrekontuen desbideraketak, arriskuak eta aurkitutako arazoak aztertuz. Jardun zuzena ziurtatzen duten behar beste froga egin.
  • Aplikazioen ezarpenak.
  • Ezarrita dauden aplikazioen aldaketa eskaerak aztertu.
  • Aplikazioen ustiapenari begira, hornitzaileak luzatutako dokumentuen balidazioa.
  • Erabiltzeek beharrezkoak dituzten erabilera gidak sortu.
  • Erabiltzaileen kontsultei erantzun, bere ardurapean dauden aplikazioetan laguntza emanez.

Lanpostuaren eskakizunak:

  • Informatika lizentziatura / Ingeniaritza Informatikoa. Ezarpenetan eta datu-baseetan eskarmentua.
  • Euskaraz ahoz eta idatziz ondo komunikatzeko gaitasuna.
  • Kontuan hartuko diren ezagutzak:
    • Multimedia tresnak.
    • CMS eta web-ingurunea. 
    • PL/SQL programazio-lengoaia.
    • PHP programazio-lengoaia.
  • Beste ezagutza batzuk:
    • Ingeles teknikoa.
    • Proaktiboa eta sortzailea izatea.
    • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzea.
    • Taldean eta sarean lan egiten jakitea.