Mondragon Unibertsitatearen ordezkaritza handia Estatuko Unibertsitate txapelketetan

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatearen ordezkaritza handia Estatuko Unibertsitate txapelketetan

Espainiako Unibertsitate Txapelketak 2023

Mondragon Unibertsitatearen ordezkaritza handia Estatuko Unibertsitate txapelketetan

Tenis, esgrima, atletismo eta hipika jokamoldeetan hartu dugu parte dagoeneko eta laster izango da judo, golf eta triatloiaren txanda

2023·04·28

$titulo.getData()


Urtero bezala, apirila eta ekaina bitartean 2023ko Espainiako Unibertsitate txapelketak jokatzen ari dira. Aurtengoan, Gaztela eta Leongo unibertsitateek, CSD-ren laguntzarekin, antolatuta. 

Gure aldetik, banakako hainbat kiroletan hartuko dugu parte. Hauetariko batzuk dagoeneko jokatu dira eta hauek izan dira gure ordezkariak.

  • Atletismoa (gizonezkoan jauzi hirukoitza). Leon. Imanol Astorga Goitia. 4.a sailkapen nagusian.
  • Hipika (emakumezkoen oztopoen proba). Segovia. Ane Aizpuru Ruiloba. 5.a sailkapen nagusian.
  • Tenisa (banaka emakumezkoa). Valladolid. Marta Garcia Elvira. Lehen fasean kaleratua izan zen.
  • Esgrima (gizonezkoen ezpata modalitatea). Burgos. Aitor Astorga Sáez de Vicuña. Lehen fasean kaleratua izan zen.

Txapelketan argazki eta bideo batzuk ikusgai dituzue gure bilduman.

Laster izango da judo, golf eta triatloiko gure kirolarien txanda.

Eskerrik asko Mondragon Unibertsitatearen izenean estatuko txapelketetan parte hartuko duzuen guztioi!!