Amaitu da Lan Orientazioari eskainitako “NiZuGu Mugituz” hamabostaldi tematikoa
Amaitu da Lan Orientazioari eskainitako “NiZuGu Mugituz” hamabostaldi tematikoa
Amaitu da Lan Orientazioari eskainitako “NiZuGu Mugituz” hamabostaldi tematikoa
Mondragon Unibertsitateko komunitateak lan orientazioarekin eta etorkizun profesionalarekin lotutako hitzaldi, tailer eta jardueretan parte hartu du azken bi asteotan.

Amaiera eman zaio Mondragon Goi Eskola Politeknikoan antolatutako “NiZuGu Mugituz” programaren lan orientazioari eskainitako hamabostaldi tematikoari. Azken bi asteotan, ikasleek aukera izan dute euren etorkizun profesionala lantzeko eta lan mundura gerturatzeko hainbat jarduera, hitzaldi eta tailerretan parte hartzeko.
Programazioaren barruan, orientazio profesionalarekin, enplegagarritasunarekin eta gaitasun pertsonalen garapenarekin lotutako ekintza ugari antolatu dira. Besteak beste, CVa eta LinkedIn profila hobetzeko saioak, elkarrizketa profesionalak prestatzeko tailerrak, sektore ezberdinetako profesionalen testigantzak eta lan merkatuaren inguruko hitzaldiak, enpresetara bisitak… eskaini dira.
Hamabostaldiaren helburua ikasleei euren ibilbide profesionala definitzen laguntzea eta lan munduak gaur egun eskatzen dituen gaitasun eta tresnak ezagutzeko aukera eskaintzea izan da. Jarduerek harrera oso ona izan dute, eta parte-hartzaileek bereziki baloratu dute esperientzia praktikoak eta profesionalekin zuzenean harremanetan egoteko aukera.
Antolatzaileek modu positiboan baloratu dute hamabostaldia, parte-hartze handia eta ikasleen interesa azpimarratuz. “NiZuGu Mugituz” ekimenaren bidez, Mondragon Unibertsitateak ikasleen garapen pertsonal eta profesionalarekin duen konpromisoa berretsi du beste behin ere.



