Enpresa Berrikuntzako eta Proiektuen Zuzendaritzako Masterreko ikasleak Global Management Challengen

Atzera

Enpresa Berrikuntzako eta Proiektuen Zuzendaritzako Masterreko ikasleak Global Management Challengen

LEHIAKETA

Enpresa Berrikuntzako eta Proiektuen Zuzendaritzako Masterreko ikasleak Global Management Challengen

Mondragon Unibertsitateko bi ikasle talde sailkatu dira ipar aldearen sekzioaren finalerako

2020·03·02

$titulo.getData()


Benetako merkatu baten simulazio batean oinarrituta munduan egiten den enpresako estrategiaren eta kudeaketaren lehiaketarik handiena da Global Management Challenge. Oso ingurune lehiakorrean, talde parte hartzaile bakoitzak merkatuan liderrak izan nahi duten beste talde batzuei egin beharko die aurre. Bere enpresaren arrakasta bermatzeko, talde bakoitzak merkatu mota bakoitzera moldatzen jaki behar du, merkatu mota bakoitzerako baliagarria den estrategia bat diseinatuz. 

Lehiaketa dibertsifikatua

2019-2020 edizioan, Mondragon Unibertsitatearen Enpresa Berrikuntzako Masterreko ikasleak finalista gelditu ziren Euskal Herria, Nafarroa, Errioxa eta Kantabria batzen ditue Ipar Aldean.  Lehen txandan, 32 taldek online hartu zuten parte, eta 9 hoberenak Ipar Aldeko finalean lehiatu ziren, Bilboko Merkataritza Ganberan. Horien artean zeuden Mondragon Unibertsitateko bi talde, IRIN eta CEC Corp, izenekoak, zehazki.