Ingeniaritza Biomedikoko ikasleek irabazi dute PBLday 2024ko sari nagusia

Atzealdea

Ingeniaritza Biomedikoko ikasleek irabazi dute PBLday 2024ko sari nagusia

PBL DAY

Ingeniaritza Biomedikoko ikasleek irabazi dute PBLday 2024ko sari nagusia

Talde irabazleak garatutako proiektua fototerapiako inkubagailu bat izan da, eta berrikuntza ditu merkatuko egungo inkubagailuekin alderatuta. Energia Ingeniaritza, Mekanika Ingeniaritza eta Prozesu Industrialeko Ekoteknologia Ingeniaritzako ikasleak ere finalista geratu dira lehiaketan.

2024·03·13

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza-graduetako lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetako 120 ikaslek 27 proiektu jarri dituzte ikusgai gaur, ikasturteko lehen hiletan gauzatutako proiektu guztietatik onenak. Benetako arazoak ebaztean oinarritutako PBL (Project Based Learning) metodologia erabilita garatutako lanak dira. Izan ere, Mondragon Unibertsitateak 15 urte baino gehiago daramatza metodologia hori erabiltzen. Guztira, hiru mailetako 1.300 bat ikaslek hartu dute parte proiektu horiek jorratzeko zereginetan, eta PBL metodologian oinarritutako 150 proiektu gauzatu dituzte.

Titulazio bakoitzeko talderik onenak lehiatu dira PBLDay jardunaldiaren aurtengo edizioan, lau sarietako bat irabazteko helburuarekin: lehen saria, 1.000 euroz hornitua (Oronak babestua); bigarrena, 500 eurokoa; hirugarrena, 300 eurokoa, eta laugarrena 200 eurokoa. Era berean, sari bana jaso dute proiektua laburbiltzen duen bideorik onenak eta lanaren garapena azaltzen duen posterrik onenak. Bata zein bestea produktu-sorta batez sarituko dira.

800 ikasle baino gehiago bildu dira ekitaldian, bai unibertsitateko ingeniaritza ikasleak, baita batxilergoko zein DBHko ikastetxeetako ikasleak ere.

Proiektuak

PBL proiekturik onenaren bila lehiatzeko aukeratu diren 27 lanak ingeniaritzako 10 espezialitatetako proiektuak dira; hona hemen espezialitateok: industria-elektronika, mekanika, energia, biomedikuntza, mekatronika, informatika, ekoteknologiak, industria-diseinua, industria-antolakuntza eta, azkenik, Mondragon Unibertsitateak martxan jarri duen azken ingeniaritza, industriari aplikatutako fisika.

Proiektuen artean azpimarratzekoak dira, besteak beste, zentral elektriko bat, scooter elektriko bat, triziklo elektriko bat, lurreko drone bat, hautsitako masailezurrak sendatzeko konponbideak, jaioberrientzako inkubagailu bat, paperontzi eta hondakindegien diseinu berri bat, erorikoen detektagailu bat, prentsa automatizatu bat, ospitale-laborategietako laginak garraiatzeko sistema autonomo bat eta herrietako hots-kutsadura monitorizatzeko aplikazio bat.

Unibertsitateko zenbait irakaslek eta Orona, Ikerlan, Jema, Gureak eta Innobasque enpresetako ordezkariek osaturiko epai-mahai batek aukeratu du talde irabazlea, planteatutako irtenbide teknikoa eta taldeek standean egindako komunikazioa kontuan hartuta.

4 proiektu finalistak

- Fototerapiako inkubagailua

  • Proiektua: proiektu irabazlea
  • Espezialitatea: ingenieritza biomedikoa graduko hirugarren mailako ikasleak
  • Kideak: Ibai Azpeitia, Joane Legarreta, Ane Berastegui,, Idoia Zabalo eta Iker Amor
  • Deskribapena: Fototerapiako inkubagailu itxi bat diseinatu dute jaioberrientzat. Horrako gailuen merkatu azterketa egin dute berrikuntzak eta hobekuntzak proposatzeko, eta guraso, mediku eta jaioberrien beharrak ere identifikatu dituzte, produktuari berrikuntza gehiago aplikatzeko. Horren ondorioz, 5 berrikuntza dituen inkubagailu bat diseinatu dute 3 dimentsioetan. Bi dira berrikuntza adierazgarrieak: alde batetik, fototerapia-sistema inkubagailuaren barruan integratuta dagoela eta bere posizioa, altura, doigarria dela, jaioberriaren tratamenduaren intentsitatea aldatzeko aukera bermatuz. Bestetik, beste berrikuntza inkubagailuan bertan erabiltzen den X izpien erretilua kanpoko aldetik manipulatzeko aukera da. Izan ere, gaur egungo inkubagailuetan atea ireki behar izaten da erretilua manipulatzeko eta beraz barruko baldintzak aldaketak jasaten dituzte. Ikasleen inkubagailuak aukera ematen du kanpotik erretilua manipulatzeko eta horrela barneko baldintzak ez dira eraldatzen eta haurrak bere tratamentuarekin jarraitzen du. Gainera, ikasle-taldeak inkubagailuaren barne-parametro batzuk etengabe monitorizatzeko aukera ematen duen software bat ere diseinatu du.
  • Saria: proiektu onenaren lehen saria (1.000 euro) Orona Fundazioaren eskutik.

- Sur Foil baten diseinu eta fabrikazioa

  • Proiektua: bigarren saria
  • Espezialitatea: Prozesu Industrialetako Ekoteknologia Ingeniaritza Graduko hirugarren mailako ikasleak
  • Kideak: Txomin Perea, Jon Osma, Haimar Calle, Elena Rodriguez
  • Deskribapena: Surf foil bat diseinatu eta fabrikatu dute, surf taula estandarraren aldaera bat da, behealdean hegats bat duena taula uraren gainetik desplazatu dadin. Ikasleek egin duten taula honen ezaugarri nagusia jasangatasunean oinarritzen da, izan ere, jatorri biologikoko materialak erabilti dira nilo-zuntza edo bioepoxi erretxina besteak beste. Diseinua hasiberrientzat bideratuta dago, eta, beraz, segurtasuna eta egonkortasuna taula prototipo honen funtsezko ezaugarriak dira. Gainera, taula desmuntagarria eta garraiagarria da. Gaur egun ez dago merkatuan horrelako taularik.
  • Saria: bigarren saria (500 euro).

- Patinete elektrikoa

  • Proiektua: hirugarren saria
  • Espezialitatea: energiaren ingeniaritza graduko hirugarren mailako ikasleak
  • Kideak: Unai Agueda, Ibai Etxebeste, Adei Garmendia, Alatz Gordobil eta Aimar Tomé
  • Deskribapena: Patinete elektriko baten garapena eta prototipoa. Potentzia-elektronikaren atala garatu dute, bateriaren eta karga-estazioaren dimentsionamendua egin dute... Ondorioz, patinete elektrifikatu eta guztiz kontrolatu bat lortu dute, 25 km/h-ko abiaduran funtzionatzen duena eta 80km-ko autonomiako bateria bat duena.
  • Saria: hirugarren saria (300 euros).

- Batz balazta-sistema

  • Proiektua: laugarren saria
  • Espezialitatea: ingeniaritza mekanikoa graduko bigarren mailako ikasleak
  • Kideak: Unai Bengoetxea, Xabier Gallo, Jon Goti, Iñigo Pagaegi eta Maren Toledano
  • Deskribapena: Batz kooperatibak Ameriketako Estatu Batuetan merkaturatzen duten balazta sistema bat berriro diseinatzea eta optimizatzea proposatu die Ingeniaritza Mekanikoko ikasleei. Enpresak optimizatu nahi dituen parametro batzuk zehaztu ditu, eta ikasle-taldeak horretan lan egin du. Materialak aztertu eta hautatu dituzte, trokela diseinatu dute pieza batzuk fabrikatzeko, eta merkaturatzea ere aztertu dute, etekinen maximizazioa kontuan hartuta.
  • Saria: laugarren saria (200 euro).

ZORIONAK PARTE HARTZAILE GUZTIEI, ETA BEREZIKI SARIREN BAT IRABAZI DUZUEN PROIEKTUEI, LAN BIKAINAK AURKEZTU DITUZUE!