myGADEko lehen mailako ikasleak erantzunkizun sozialeko ekintzak garatzen

Atzealdea

myGADEko lehen mailako ikasleak erantzunkizun sozialeko ekintzak garatzen

Erantzunkizun Soziala

myGADEko lehen mailako ikasleak erantzunkizun sozialeko ekintzak garatzen

Ikasketak erantzunkizun sozialarekin batuz eta gizarteari ekarpen bat eginez

2020·06·10

$titulo.getData()


myGADEn (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Gradu DUALa) ikasleak sehileko bakoitzean erantzunkizun sozialeko ekintzak garatzen dituzte. Bolondres bezala, Garapen Iraunkorreko Helburuak edota beraien balore eta interesekin lotuta dagoen ekintzaren bat garatzen dute. Beti ere helburua gizarteari ekarpen bat egitea delarik. 

Mota askotako ekintzak garatzen dituzte; sehilabete honetan adibidez COVID-19ak sortutako egoerari erantzuteko ekintzak azaldu dira, besteak beste, zaintza taldeean parte hartu (antolatuak edota auzokideenak), gutunak idatzi hospitaletako gaixoei, euskera bultzatzeko webgunea garatu, etabar…

Guzti hau azaltzeko asmotan eta beraien esperientziaren berri emateko bideo bat osatu dugu. 

Gure ikasleek esaten digutenez ekintza hauekin beraien ingurunean laguntzen dute baina asko jasotzen dute maila pertsonalean.

https://youtu.be/YlyPUiAeQ1I

Esan beharra daukagu oso harro gaudela gure ikasleak ez direlako geldirik egon eta ezohiko egoera honen aurrean ere erantzunkizunez erantzuten ari direlako.