Judith Zubia ikasleak CAF-Elhuyar sarietako dibulgazioko artikulu onenaren saria jaso du

Atzealdea

Judith Zubia ikasleak CAF-Elhuyar sarietako dibulgazioko artikulu onenaren saria jaso du

SARIA

Judith Zubia ikasleak CAF-Elhuyar sarietako dibulgazioko artikulu onenaren saria jaso du

Zubia Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoen masterreko ikaslea da eta programa dualaren bidez, ikasketak lanarekin uztartzen ditu Gainazalen Teknologiak ikerketa taldean

2023·05·02

$titulo.getData()


CAF-Elhuyar Sarien helburua da zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea. 2023ko edizioan, Mondragon Unibertsitateko ikasle batek jaso du dibulgazio-artikulu orokor onenaren saria. Judith Zubia da, Teknologia Biomedikoen Unibertsitate Masterreko ikaslea, eta Gainazalen Teknologien ikerketa taldearekin ere kolaboratzen du, unibertsitateko dual programaren baitan.

Zubiak Garena egiten gaituena, egiten duguna idazteko artikulua aurkeztu zuen lehiaketara. Dibulgazio lan honek datuen biltegiratze digitalaren gaia jorratzen du, eta arazoa eta konponbide posible bat azaltzen ditu. Zientzia, teknologia, arte eta kazetaritza arloetako adituez osatutako epaimahaiak landutako gaiaren gaurkotasuna nabarmendu du, baita modu argi eta ulergarrian azaldu izana ere, egileak berak egindako irudien laguntzarekin gainera.

Zubiak 2.000 €-ko saria jaso du, eskultura bat eta Elhuyar aldizkariaren urte baterako harpidetzaz gain.

Zorionak Judith eta segi horrela lanean!

Elhuyarrek CAF-Elhuyar sariak antolatzen ditu CAF enpresarekin elkarlanean eta NEIKERen babesarekin.