Akreditazio Instituzionala egingo du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Akreditazio Instituzionala egingo du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Akreditazio Instituzionala

Akreditazio Instituzionala egingo du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Unibasq-ek gidatutako Akreditazio Instituzional prozesuaren barruan, audientzia publikoa eskainiko dute abenduaren 14an.

2023·12·13

$titulo.getData()


Abenduaren 14an, Akreditazio Instituzionala lortzeko prozesuaren parte den audientzia publikoa eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Saioa ireki honetan unibertsitate barruko edo kanpoko edonork hartu ahal izango du parte. Bi modu eskainiko dira horretarako: Aretxabaletako campusean egingo den saio presentzialera hurbilduta edo online konektatuta. Audientzia publikoa arratsaldean egingo da, 17:45etatik 18:15etara.

  • Bideodeiaren esteka: Audientzia publikoa.

Honako aditu eta gonbidatuek osatuko dute Unibasq-ek antolatutako panela: Javier Monzón (Presidentea), Inar Izeta (ikasle bokala), Nieves Fernández (Kalitatea ziurtatzeko bokal aditua), Estibaliz Cosano (ikasle profesionala) eta Eva Fernández de Labastida eta Carla Beltran de Guevara (idazkari teknikoak).


Unibasq da Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia eta erakunde honek egiten ditu Akreditazio Instituzionalak. Ziurtapen honen helburua da Euskal Unibertsitate Sistemako Unibertsitate publiko eta pribatuen ebaluazioa egitea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea izango da Mondragon Unibertsitateko lehenengo fakultatea prozesu berri hau egiten.