Aitziber Arregui Uzuriaga Bikain «Cum Laude» aipamenarekin bere Doktorego-Tesian

Atzealdea

Aitziber Arregui Uzuriaga Bikain «Cum Laude» aipamenarekin bere Doktorego-Tesian

Doktorego-Tesia

Aitziber Arregui Uzuriaga Bikain «Cum Laude» aipamenarekin bere Doktorego-Tesian

Ekainaren 27an, astelehena, Aitziber Arregui Uzuriaga ikertzaile eta irakasleak bere doktore tesia defendatu zuen bikain “cum laude” kalifikazioarekin

2022·06·29

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua:

Zuzeneko eta zeharkako eskulaneko langileek pertsonen parte-hartzeari eta kudeaketa-praktikei buruz dituzten pertzepzioen azterketa. UAS kooperatibaren kasuaren azterketa.

Epaimahaia:

Lehendakaria: Mª del Carmen Marcuello Servós Dk.  (Zaragozako Unibertsitatea).

Idazkaria: Saioa Arando Lasagabaster Dk. (Mondragon Unibertsitatea-Enpresagintza).

Kidea: Marta Enciso Santocildes Dk.  (Deusto-ko Unibertsitatea).

Zuzendariak: Monica Gago García Dk. (Mondragon Unibertsitatea - Enpresagintza)  eta Maite Legarra Eizagirre Dk.  (Mondragon Unibertsitatea - Enpresagintza)

 

Laburpena:

Pertsonak dira erakundeen nerbio-gune eta are gehiago, ekonomia moderno eta globalean, non merkatuak gero eta lehiakorrago eta dinamikoagoak diren. Langilea kontuan hartzea, proiektuan inplikatzea eta negozio estrategian integratzeak berebiziko garrantzia dauka antolakuntza errendimendu haundiagoa lortzeko.

Hori dela eta, eredu parte-hartzaileagoetara jotzeko saikerak egiten ari dira eta pertsonen kudeaketa sailen funtzioa eta eginkizuna aldatzen eta garrantzia handia hartzen ari da, haien funtzioa estrategiko bihurtuz.

Aterki honenpean, kasu azterketa burutu da, MONDRAGON-eko ULMA Architectural Solutions kooperatiba industrialean eta honek lagundu egin du, doktorego tesi hau osatzen duten hiru ikerketa enpirikoak garatzeko. Ikerketan, ikuspegi kualitatibo eta kuantitatiboak erabili dira, ebidentziak hiru denbora-muga ezberdinetan bildu dira eta datuak biltzeko, teknika ezberdinak erabili dira.

Horrela, ikerketa bakoitzak bere helburuak ditu. Lehenik eta behin, langileek antolakuntza-giroari eta kapitaleko partehartzeari buruz duten pertzepzioa aztertzen da. Bigarrenik, langileen pertzepzioak aztertzen dira garatutako pertsonen kudeaketa praktiken gainean, beren lanbide-kategoriaren arabera bereiziz (eskulan zuzena eta zeharako eskulana). Eta, hirugarrenik, aztertzen da, alde batetik, nola eragin duen COVID-19ak langileen pertzepzioetan, erakundearen kanalen eta barne-komunikazioko mekanismoen bidezko bere kudeaketa partaidetzan, eta bestetik, aztertzen da ere, nola eragin duen COVID-19ak langileek izandako emaitza psikologikoetan eta emozioetan.

Zuzeneko eta zeharkako langileen pertzepzioa bereiztearen garrantzia kontutan hartuta, arreta berezia jarri zaie talde horiei hiru ikerketetan.

Ondorio nagusiek baieztatzen dute zuzeneko eta zeharkako langileek kudeaketa partaidetza modu ezberdinean hautematen dutela, baita pertsonak kudeatzeko praktikak ere. Horregatik, COVID-19 pandemiaren ostean ikusi den bezala, garrantzitsua da lan-testuinguru hauek bi taldeen beharretara eta erakundearen testuingurura egokitzea.