Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak AISIA-SAREA proiektuan parte hartuko du
Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak AISIA-SAREA proiektuan parte hartuko du
Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak AISIA-SAREA proiektuan parte hartuko du
Euroeskualdeko Hiritartasuna deialdiaren barruan jarri den proiektua Mondragon Unibertsitatearen, Oinherriren, Uda Lekuren eta Dindaiaren zuzendaritzapean egingo da. Gaur, irailak 22an, egin da abiatze-bilera Hendaian.
Euroeskualdeko Hiritartasuna deialdiaren barruan AISIA-SAREA proiektua jarri dute abian Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Oinherrik, Udalekuk eta Dindaia Fundazioak. Gaur egin da abiatze-bilera Hendaian.
Proiektu honek Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako bederatzi udalerri eta erakunderen arteko lankidetza-sarea (Agurain, Errenteria, Hernani, Lekeitio, Lesaka, Markina-Xemein, Oarsoaldea, Sopela eta Ziburu) egonkortzea du helburu. Horrez gain, eragileen arteko jauzi kualitatiboa eman nahi da, gobernantza partekatuan oinarritutako mugaz gaindiko egitura iraunkorra eraikitzeko.
Aisia hezitzaile, euskaldun eta inklusiborako oinarri pedagogikoak
Lau topaketa tematikoren bidez, proiektuak bi ardatz nagusi landuko ditu. Alde batetik, erakundeen arteko konfiantza sendotzeko estrategia-bilduma bat osatuko da; bestetik, aisia hezitzaile, euskaldun eta inklusiborako oinarri pedagogiko komunak definituko dira.
Izan ere, proiektuaren helburua nagusia hiru lurraldeetan aplikagarria den eta prozesuaren emaitzak bilduko dituen Gida Pedagogikoa izango da.
