Adimen Artifizialaren erronkak eta aukerak goi-mailako hezkuntzako erakundeetan, aztergai Bilbon
Adimen Artifizialaren erronkak eta aukerak goi-mailako hezkuntzako erakundeetan, aztergai Bilbon
Adimen Artifizialaren erronkak eta aukerak goi-mailako hezkuntzako erakundeetan, aztergai Bilbon
‘Etikoa eta fidagarria den Adimen Artifiziala jomugan: erronkak eta aukerak goi-mailako hezkuntza erakundeetan’ jardunaldia egingo dute Bilboko AS Fabriken, otsailaren 11n.
Izena emateko: ‘Etikoa eta fidagarria den Adimen Artifiziala jomugan: erronkak eta aukerak goi-mailako hezkuntza erakundeetan’
Otsailaren 11n, Bilboko AS Fabriken, ‘Etikoa eta fidagarria den Adimen Artifiziala jomugan: erronkak eta aukerak goi-mailako hezkuntza erakundeetan’ jardunaldia egingo da. Unibertsitateek Adimen Artifiziala modu etikoan eta arduratsuan nola txertatu dezaketen aztertzeko espazioa eskaini nahi du ekimen honek.
Nazioarteko ikuspegia izango duen jardunaldia da, eta Europako Batzordeak Capacity Building in Higher Education programaren bidez abian jarritako Integrity-AI proiektuaren baitan kokatzen da. Proiektu horren helburua da adimen artifizialaren garaian integritate akademikoaren kultura sustatzea. Horretarako, erreferentzia markoak, tresnak eta erakundeek adimen artifiziala modu etikoan eta pedagogikoan txertatzeko jarraibideak eskaini nahi zaizkie.
Jardunaldiak, hainbat panelen, hitzaldiren eta elkarrizketen bitartez, nazioarteko ikuspegia, erakundeen egoera eta gako etikoak jorratuko ditu, betiere adimen artifiziala goi mailako hezkuntzan txertatzeko helburuarekin.
Jardunaldia irekia da, baina bertaratuko direnek izena eman behar dute.
Egitaraua
9:00-9:30: Harrera
9:30-9:45: Aurkezpena eta ongi etorria
9:45-10:00: Integrity-AI proiektuaren aurkezpena. Iñaki Larrea (MU)
10:00-10:45: 1. panela. Adimen Artifizialaren gobernantza: nazioarteko ikuspegiak
10:45-11:30: Elkarrizketa: Artificial Intelligence Readiness. Prest gaude Adimen Artifiziala erakundeetan txertatzeko?
Cristian Cechinel (Federal University of Santa Catarina (UFSC) – Brazil)
Colin de la Higuera (Nantes Université, France)
Amadeo Argüelles (Instituto Politécnico Nacional, México)
Moderatzailea: Virginia Rodés (IFE Europe)
11:30-12:00: Atsedena
12:00-12:45: Bigarren panela: Integritate akademikoan aurrerapausoak emateko gako etikoak eta pedagogikoak
Astrid Helena González (Universidad San Buenaventura, Colombia)
Patricia Serrano (Nantes Université, France)
Laura González (Universidad Autónoma de Nueva León, México)
Cristian Chavanel (Federal University of Santa Catarina (UFSC) – Brazil)
12:45-13:30: Hitzaldia: Etikaren garrantzia Adimen Artifizialaren garaian (Miguel Morales, Universidad Galileo, Guatemala)
13:30: Jardunaldiaren itxiera
