Mondragon Team Academy ekintzailetza-unitatea eta Metxa enpresa-azeleragailua lankidetzan arituko dira unibertsitatean sortuko diren gizarte-ekonomiako proiektuak abian jartzeko

Atzealdea

Mondragon Team Academy ekintzailetza-unitatea eta Metxa enpresa-azeleragailua lankidetzan arituko dira unibertsitatean sortuko diren gizarte-ekonomiako proiektuak abian jartzeko

METXA azeleragailua

Mondragon Team Academy ekintzailetza-unitatea eta Metxa enpresa-azeleragailua lankidetzan arituko dira unibertsitatean sortuko diren gizarte-ekonomiako proiektuak abian jartzeko

Mondragon Team Academyk eta Metxak gizarte-ekintzailetza sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

2019·06·26

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Mondragon Team Academy (MTA) ekintzailetza-unitateak lankidetza-hitzarmena sinatu du Metxa proiektu-azeleragailuarekin, unibertsitatean sortutako gizarte-ekonomiako kooperatiben garapena bizkortzeko. Era berean, MTAren laborategietako lantalde ekintzaileen artean proiektu-lehiaketa jarriko dute abian, eta partaideek Metxa Bootcamp-en doako plaza lortzeko aukera izango dute. Gainera, hitzarmenaren arabera, gazteen artean ekintzailetza bultzatzeko ekimen bateratuak sustatuko dituzte Gasteizen. Urtebeterako lankidetza-hitzarmena da, eta partaideek urtero berritzeko aukera izango dute.

Hitzarmena sinatu dute, batetik, Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak eta Aitor Lizartza Martin ekintzailetza-unitateko koordinatzaileak, eta, bestetik, Josetxu Silgo Metxako zuzendari nagusiak. Akordioari esker, bi erakundeek elkarlanean garatuko dute IMPULSO COOP programa, unibertsitatean sortutako gizarte-ekonomiako kooperatibak azkartzeko ekimena. Europako Gizarte Funtsak batera finantzatzen du programa, Gizarteratzeko eta Ekonomia Sozialeko 2014/2020 Programa Operatiboaren bidez. Ildo horretan, Metxak azeleratu egingo ditu, Bootcamp bere programaren bidez, MTAk Euskal Herrian dituen laborategietan LEINN graduko ikasleek sortutako gizarte-ekonomiako proiektu ekintzaileak.

IMPULSO COOP

Mondragon Unibertsitateak kooperatiba-proiektu ekintzaileak azeleratzeko programa du, IMPULSO COOP; proiektu horiek unibertsitatean sortzen dituzte, tokian tokiko gizartean eta ekonomian eragin iraunkorra izango duten produktuak eta zerbitzuak garatzeko asmoarekin, gazteen enpleguaren eta emakume ekintzaileen euskarri izan daitezen. 

Programa hori, Europako Gizarte Funtsak batera finantzatzen duen Gizarteratzeko eta Ekonomia Sozialeko 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan lantzen ari dira.  Unibertsitatetik sortutako junior enpresen sarea kudeatzeko eta sendotzeko programa darama aurrera IMPULSO COOP ekimenak. 

IMPULSA COOP programatik sortu eta Metxa Bootcamp-en azeleratutako enpresa-proiektuen artean daude Weif eta Myway kooperatibak. Mywayko lantaldea, hain zuen, proiektua aurreratuta zuela iritsi zen Metxara, bezeroak eta fakturazioa ere bazituela. Programan, besteak beste, hazkunde-estrategiak eta negozio-ereduak landu zituzten. Horiek finkatu ondoren, finantza-proiekzioak diseinatu zituzten, erabaki egokiak hartzeko lagungarri izan zaizkienak. Proiektuaren marketinarekin eta bezeroen fidelizazioarekin lotutako alderdiak ere jorratu zituzten.

Mondragon Team Academy

MONDRAGON TEAM ACADEMY Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean sortu zen 2008an, ekintzailetzan trebatzeko eta orokorrean arlo hori sustatzeko. Hiru kontinentetan dago eta mundu osoko 1.300 ekintzaile hartzen ditu. Abian jarri zenetik, nazioarteko sare horrek gazteak prestatu ditu ekintzailetzaren arloan, graduko (LEINN) eta graduondoko (MINN, TEAMINN eta beste batzuk) prestakuntza-programen bidez, talde-lanean eta balio kooperatiboetan oinarritutako ekintzailetza bultzatzeko helburuz.

Denbora horretan, Europara, Asiara eta Amerikara hedatu da MONDRAGON TEAM ACADEMY. Izan ere, sareak laborategiak ditu gaur egun Irunen, Bilbon, Oñatin, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Querétaron (Mexikon), Seulen (Korean), Punen (Indian) eta Shanghain (Txinan), sarea garatzea ahalbidetu duten bazkideekin batera.

Metxa, ekintzaileen azeleragailua

Metxa ekintzailetza-proiektuen azeleragailua da eta Gasteizen du egoitza nagusia. Online azelerazio-programa eskaintzen du, Bootcamp erakoa, eta horren bidez urtean 50 proiektu inguru azkartzen ditu. Gainera, Metxak inbertsio-funtsa ere badu, bere programatik igaro diren proiektuetan inbertitzeko helburuarekin.

Ia lau urteko ibilbidean, Metxak Espainiako, Kolonbiako, Txinako eta beste leku batzuetako proiektuak azkartu ditu bere online programaren bidez. Halaber, Metxaren inbertsio-funtsak 9 startupetan inbertitu du orain arte. Horien artean daude: Dog Vivant, Fixme, Boatjump, Thebest5 eta Idoneo, besteak beste.