Abian da Komunikazio Campusaren lehenengo edizioa

Atzealdea

Abian da Komunikazio Campusaren lehenengo edizioa

Komunikazio Campusa

Abian da Komunikazio Campusaren lehenengo edizioa

Zazpi lagunek hartuko dute parte komunikazio esparru desberdinak jorratu dituen udalekuan: fotokazetaritza, irratia, bideogintza... Ostiralean, aurkezpen ekitaldia egingo dute.

2021·07·06

$titulo.getData()


Atzo, uztailak 5, hasi zen Komunikazio Campusaren lehenengo edizioa. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio Graduak eta Goiena Komunikazio Taldeak elkarlanean sortutako ekimenean, zazpi gaztek eman dute izena. Atzo, astelehenarekin, gazteek fotokazetari lanetan lehenengo pausoak eman zituzten. 

 

"Campusaren helburua da gazteak modu kritiko, praktiko eta dibertigarrian hurbiltzea komunikazioaren mundura. Lehenengo egunean, fotokazetaritza izan dugu ardatz, Xabier Urzelairen eskutik. Hurrengo saioetan, Ainhoa Vitoria eta Aiora Mujika izango ditugu gurekin. Irudia, soinua, bideogintza eta komunikatzailearen profil ezberdinak landuz, hasiko dira, komunikazio munduan murgiltzen”, adierazi du Zuriñe Maguregi Mondragon Unibertsitateko koordinatzaileak. 

 

Bada, Xabier Urzelai Goienako komunikatzaileak nabarmendu du talde polita batu dela Campusean: "Lehena, elkar ezagutzeko eguna izan da. Gainera, fotokazetaritzaren munduan murgilldu gara. Gazteek ikono bilakatu diren irudi bana aukeratu dute, eurendako gustokoena zena, eta argazki bakoitzaren atzean dagoen historian sakontzea eskatu diegu. Eta, fotokazetari ezagunen lanak ere partekatu ditugu, jolas baten bitartez. Baina, ezin dugu ahaztu uda sasoian gaudela eta ikastera bai, baina bereziki gazteak ondo pasatzera datozela".  

 

Profesionalen eskutik

Mondragon Unibertsitateko irakasleek eta Goienako profesionalek hartuko dute parte Komunikazio Campusean. Era berean, landuko diren gaietan ezagunak diren eta eskarmentu handia duten profesionalek emango dituzte master-eskolak, hala nola Aiora Mujika youtuberrak eta Ainhoa Vitoria Gaztea irraiko esatariak.

 

Ostiralean, agur jaia

Aste barruan komunikazioaren arlo ezberdinetan sakonduko dute eta ostiralean jai batekin agurtuko dute Campusa. Egun horretan, gazte bakoitzak astearen errepasoa egingo du eta ekoiztu dituen proiektu txikiak gainontzekoei erakutsiko die: "Seguru asteari txispa aterako diogula eta ederto ibiliko garela; eta batek daki, akaso etorkizunean komunikazioaren mundura gerturatzeko gogoa sartuko zaio gazte bati baino gehiagori", diote antolatzaileek.

 

Komunikazio Campusa 2020-2121