Gaurtik aurrera, Mondragon Unibertsitateak telelana egingo du

Atzealdea

Gaurtik aurrera, Mondragon Unibertsitateak telelana egingo du

Covid-19

Gaurtik aurrera, Mondragon Unibertsitateak telelana egingo du

Unibertsitateko langileak bakarrik sartuko dira unibertsitatera, baldin eta haien jarduerek unibertsitatearen instalazioak behar badituzte.

2020·03·15

$titulo.getData()


Eusko Jaurlaritzak osasun-larrialdia eta Estatuko Gobernuak alarma-egoera deklaratu ondoren, Mondragon Unibertsitateak erabaki du langile guztiek unibertsitate-jarduera telelana formatuan egiten jarraitzea. Unibertsitateko langileak bakarrik sartuko dira unibertsitatera, baldin eta haien jarduerek unibertsitatearen instalazioak behar badituzte.

Horretarako, Mondragon Unibertsitateko fakultate bakoitzak bere jarduera-plana diseinatu du, bere titulazioen eta jardueren ezaugarri espezifikoak kontuan hartuta.

Mondragon Unibertsitateko campusak, oro har, itxita egongo dira gaurtik aurrera (martxoak 16) eta beste abisu bat eman arte.

Egoera horren aurrean, Mondragon Unibertsitateak bere ikasle guztien prestakuntzarekiko konpromisoa berresten du, eta bere jarduera akademiko osoa online bidez mantenduko du titulazio guztietan.

Unean uneko egoeraren edozein aldaketaren berri emango da.

Mondragon Unibertsitateak bakoitzak bere erantzukizuna hartzeko deia egiten du.

Gure esku dago gaixotasunaren hedapenari eustea, eta unibertsitate-komunitate osoa eta gizarte osoa gonbidatzen ditugu erakunde eskudun guztiek iradokitzen dizkiguten neurriak errespetatzera.