960€ Gazako biktimentzako

Atzealdea

960€ Gazako biktimentzako

DONAZIOA

960€ Gazako biktimentzako

Galarretako campuseko San Pankrazio festako soberakina Médicos Sin Fronteras erakundeari donatuko zaio

2025·05·29

$titulo.getData()


2025eko maiatzaren 8an San Pankrazio eguna ospatu zen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan. Egun guztian zehar ikasle zein langileek hainbat ekintza antolatu zituzten (jokoak, kirol txapelketak, hamaiketakoa, elektrotxaranga…) eta hauek aurrera eramateko Galarretako ikasle zein langileek diru ekarpen bat egin zuten festa eguna baino lehen.

Behin festako gastu guztiak ordaindu ordoren, 960 €-ko soberakina geratu zen eta Galarretako campuseko ikasle eta langileei bozketa bat helarazi zitzaien bi aukerarekin:

  • Campuserako Air Hockey bat erostea
  • Gazara laguntza humanitarioa bidaltzea

Gehiengoaren nahia izan da Gazara laguntza humanitarioa bidaltzea, eta beraz, datozen egunetan Médicos Sin Fronteras erakundeari 960€ko donazioa egingo zaio.