Mondragon Unibertsitateko 95 ikasle Formigalen izan dira eskiatzen

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko 95 ikasle Formigalen izan dira eskiatzen

Eski irteera Formigal

Mondragon Unibertsitateko 95 ikasle Formigalen izan dira eskiatzen

Elur baldintza oso onak eta estazioan jende gutxi izan dugunez, benetan gustora itzuli gara eski irteeratik, elurraz nahi beste gozatuta.

2023·02·08

$titulo.getData()


Gustora eta minik hartu gabe itzuli gara 2 egunetako eski irteeratik. Otsailaren 5 eta 7 artean antolaturiko eski irteeran, eski eta snow-a praktikatzeko baldintza ezinhobeak izan ditugu; elurra egoera onean eta estazioan jende gutxi. Mondragon Unibertsitateko 95 ikasle izan dira irteeraz gozatu dutenak.

Lehen egunean, eguraldi hotza baina eguzkitsua izan genuen, eski edo snow-a praktikatzeko baldintza bikainak, inguruetako mendien bista ikaragarriez gozatzeaz gain. Bigarren egunean aldiz, estaziora iritsi orduko elurra hasi zen eta honek jarduera pixkat oztopatu zuen, ikusteko zailtasunak eta elur ekaitzek eraginda. Hala ere, gure ikasle askorentzat ez zen oztopoa izan eta gustora aritu ziren.

Hemen duzue irteerako argazki eta bideo guztien bilduma.

Laburpen bideo polit bat ere sortu dugu eta Instagram-eko gure kontuan duzue ikusgai.