Humanitate eta Hezkuntza Zientzine Fakultateko bost proiektuk lortu dute finantziazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko diru-laguntza programetan

Atzealdea

Humanitate eta Hezkuntza Zientzine Fakultateko bost proiektuk lortu dute finantziazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko diru-laguntza programetan

ikerketa proiektuak

Humanitate eta Hezkuntza Zientzine Fakultateko bost proiektuk lortu dute finantziazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko diru-laguntza programetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen bi programen barruan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aurkeztutako bost proiektuk lortu dute diru-laguntza. Kooperatiba Fabrika proiektuak bi programa desberdinetan lortu du tokia.

2018·11·26

$titulo.getData()

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak zazpi proiektu aurkeztu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko diru-laguntza programetan. Zazpi horietatik bostek lortu dute finantziazioa "Gipuzkoan, enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko programa 2018" eta "Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko programa 2018” programetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak programa eta diru-laguntza ugari jarri ditu indarrean, ekintzailetasuna, 4.0 industria, nazioartetzea, berrikuntza eta parte-hartzea bezalako balioetan sakontzeko asmoz. Diruz lagundu diren jarduketak honelakoak izan dira: enpresetan ezarpen prozesuak bultzatzen dituzten proiektuak, baita ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak ere.

“Gipuzkoan, enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko programa”ren helburua da sustatzea enpresen errotzea, jarraitutasuna eta lehiakortasuna, partaidetza aktibo, eraginkor eta erantzunkide baten bitartez. Programa honetan bi proiektuk lortu dute finantziazioa:

  • Kooperatiba Fabrika: Ekintzailetza Sozial Kooperatiboa eta Ekonomia Soziala Gipuzkoan sustatzeko programa.

Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaran Ikertegiak eta Olatukoop-ek antolaturiko programa da KoopFabrika. Aurtengoa, hirugarren edizioa izango da. Ekintzailetza sozialaren bueltan, unibertsitate mailako formazio trinkoa eskaintzen da Mondragon Unibertsitateko Aditu Titulu eran.  Bertan, azkeneko edizioan, ekintzailetza sozial kooperatiboaren eta garapen komunitarioaren inguruko 27 proiektu sortu dira, 42 ekintzaileren eskutik.

  • Pertsonen partehartzean oinarritutako gobernantza kooperatiboaren markoa eta bere inplementazioa.

Kooperatibetako gobernantza parte-hartze sistema hobetzeko ikerketa-ekintza prozesua da proiektua hau.

“Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko programa”k, bestalde, lortu nahi du enpresetan pertsonen talentua eta gaitasunak sustatzea, eta enpresa, gizarte eta lurralde balio partekatuak sortzea. Hemen, finantziazioa lortu duten Fakultateko proiektuak:

  • KOOPHEZI. Gazte eta helduen pertsona kooperatiboaren profilaren neurketa hezkuntza erakunde eta enpresetan.

Fakultateak diseinatutako KOOPHEZI tresnak neurtzen du 16 eta 22 urte bitarteko gazteen dimentsio kooperatiboa. Horretarako, 1.200 lagunekin balidatutako tresnak neurtzen ditu 17 dimentsio desberdin hala nola, ekintzailetasuna eta identitate soziala.

  • Kooperatibetan pertsonen talentua eta lurraldearekiko konpromisoa berritzeko ikerketa-ekintza-partehartzaile proiektua. 

Kooperatiben gizarte-eraldaketa dimentsioa ikertzeko eta berritzeko ikerketa proiektua da honakoa.

  • Talentu kooperatiboa garatzeko ikaskuntza eta ahalduntze prozesuen inguruko ikerketa eta sistematizazioa. 

Hezkuntza kooperatibo prozesuen ikerketa eta sistematizazioa egin nahi du ikerketa-prozesu honek.