Abian jarri da 4GUNE-K sustatutako 4.0 INDUSTRIAKO programa exekutiboaren lehen edizioa

Atzera

Abian jarri da 4GUNE-K sustatutako 4.0 INDUSTRIAKO programa exekutiboaren lehen edizioa

INDUSTRIA 4.0

Abian jarri da 4GUNE-K sustatutako 4.0 INDUSTRIAKO programa exekutiboaren lehen edizioa

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko, Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko, IMH Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolako, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitateko irakasle eta profesional adituak arituko dira programa exekutiboa ematen.

2021·01·29

$titulo.getData()


4GUNEk sustatutako 4.0 Industriako Programa Exekutibo hau esperientzia aitzindaria da, eta bertan Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek modu koordinatuan erantzungo diote enpresek egiten duten eskaerari, haientzat funtsezko eremua den 4.0 industriaren gaineko etengabeko prestakuntzari, alegia. Prestakuntza programaren helburua da euskal enpresen zuzendaritzako profilei (CEO, gerentzia, etab.) trebakuntza eta kualifikazio praktiko eta dinamikoa ematea, beren erakundeetan industria adimendunerako trantsizioa gidatu ahal izateko ezagutzak, orientazioa eta tresnak izan ditzaten.

4.0 Industriako Programa Exekutibo honen prestakuntza planak 120 eskola ordu ditu, eta amaierako proiektu bat. Saioak otsailaren 12tik ekainaren 14ra bitartean emango dira, ostegun eta ostiral arratsaldeetan (aurrez aurre edo online), 15:00etatik 19:00etara. Programak gehienez 20 plaza izango ditu, eta gaztelaniaz emango da.

Programak 5 modulu ditu, eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak informazioaren eta komunikazioen segurtasunari buruzko 4. modulua koordinatuko eta emango du.

Informazio gehiago eta programan izena ematea

Zer bereizgarri ditu prestakuntza programa honek?

  • Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateak, IMH Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitateak ematen dute. Ikastetxe bakoitzak bere espezialitaterik nabarmenenak ematen ditu.
  • 4GUNE Klusterrak – programaren sustatzailea da– eta prestakuntza ematen duten unibertsitateek egiaztatuko dute titulazioa.
  • Proposatutako edukiak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako Basque Industry 4.0 Pilotaje Taldeak 4.0 profesionalen profil eta gaitasunen gainean egindako azterketaren emaitza dira. Hau da, programak euskal enpresen benetako eskaerari erantzuten dio.
  • Gerentzia profilerako prestakuntzaren edukia eta ezagutza maila beste profil eta arlo profesional batzuetarako garatzen ari diren prestakuntza programen osagarri izateko moduan definitu dira, hala nola produktuaren/I+Garen edo ekoizpenaren garapenerako.
  • Metodologia erakargarria eta eraginkorra planteatzen da; aurrez aurreko prestakuntza eta online prestakuntza konbinatuko dira, ingurune parte hartzaile eta multilokalizatu batean, non eskuratutako ezagutza praktikan jarri eta, azkenean, proiektu erreal eta pertsonalizatu baterako bide orria identifikatu eta definituko den.
  • Ikuspegi akademikoaren eta industria adituen ikuspegiaren arteko hibridazioa eta bi inguruneetan dauden kasu praktikoen hurbilketa dira balio erantsi bat. Gainera, proposatzen da metodologiak berak soft-skill-en asimilazio praktikoa ahalbidetzea.
  • Prestakuntzaren testuingurua ingurune egokia izan daiteke networking-a eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko.

4GUNE Klusterra

4GUNE Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Unibertsitate Hezkuntzako Klusterra da, eta bat dator Eusko Jaurlaritzaren 2022rako Unibertsitatea-Enpresa estrategiarekin. Klusterra Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak koordinatzen du, eta haren helburua da unibertsitate-enpresa lankidetza sistema indartzea, RIS3 testuinguruaren barruan. 4GUNE klusterra batez ere 4.0 industrian aritu da lehen urteetan, baina aurreikusita dago Euskadiko RIS3ren eremu guztietara zabaltzea.