4 ikasle Espainiako Unibertsitate txapelketetan, Karate jokamoldean
4 ikasle Espainiako Unibertsitate txapelketetan, Karate jokamoldean
4 ikasle Espainiako Unibertsitate txapelketetan, Karate jokamoldean
Pasa den asteburuan, Mondragon Unibertsitateko 4 ikaslek, CEU 2026 Karate txapelketan hartu dute parte. Laster izango da gainontzeko jokamoldeen txanda.

Urtero bezala, martxoa eta ekaina bitartean 2026ko Espainiako Unibertsitate txapelketak jokatuko dira. Aurtengoan, Andaluziako autonomi erkidegoko unibertsitate ezberdinek antolatzen dituzte, CSD-ren laguntzarekin.
Karatearen txanda izan da asteburu honetan. Gure 4 ikasle izan dira Granadan ospatutako txapelketa honetan. Lehen jokamoldea campo a través izan da eta pasa den asteburuan ospatu da.
Honela doa gure ordezkaritza estatuko txapelketetan:
- Campo a traves. Jaen. Markel Amutxastegi Yarza. Emaitzak
- Karate. Granada. Jon Angulo Martinez, Carla Garay Cuesta, Francisco Javier Hernandez Gomez y Telmo Alava Uriarte. Emaitzak.
- Ordezkaritza izango dugun gainontzeko jokamoldeak: judo, tenis, atletismoa eta taekwondo. Triatloia bertan behera utzi behar izan dute antolatzaileek eta ezingo dugu parte hartu.
Gure ordezkarien argazki eta bideo batzuk ikusgai dituzue gure bilduman. Antolakuntzaren bilduma honetan aldiz, jokamolde guztietako argazkiak dituzue ikusgai.
Eskerrik asko Mondragon Unibertsitatearen izenean estatuko txapelketetan parte hartuko duzuen guztioi!!
