300 partaide baino gehiago MUko futbol 7 eta eskubaloi txapelketan

Atzealdea

300 partaide baino gehiago MUko futbol 7 eta eskubaloi txapelketan

Futbola 7 eta eskubaloia

300 partaide baino gehiago MUko futbol 7 eta eskubaloi txapelketan

27 taldek hartu dute parte txapelketa hauetan

2022·01·26

$titulo.getData()


300 ikasle inguru izan ziren urtarrilaren 25ean Aretxabaletako kirol instalazioetan MUk jokatu zuen futbol 7 txapelketan eta eskubaloi topaetan.

Futboleko 7. txapelketari dagokionez, 24 talde aurkeztu ziren, gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoak.

Txapelketa lau multzotan antolatu zen, eta horietatik talde 1 sailkatzen zen finalerdietara. 6 partida jokatu ondoren Huheziko Keler taldeak garaipena lortu zuen GEPko Zubia Txaperoren aurka.

Eskubaloiko partidari dagokionez, 3 taldek hartu zuten parte heuren artean jokatuz.

Aipatu behar da futbol 7 modalitatean fakultate bakoitzeko sailkaturik onenek Mondragon Unibertsitateko Txapelketarako txartela lortu zutela eta eskubaloiaren kasuan Euskadiko Txapelketarako txartela.

Txapelketako irudiak gure flickerrean ikusi ditzakezue.

Zorionak eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!