28 unibertsitatek katalana, galegoa eta euskara hizkuntza ofizial izatea eskatu dute Europar Batasunean

Atzealdea

28 unibertsitatek katalana, galegoa eta euskara hizkuntza ofizial izatea eskatu dute Europar Batasunean

Adierazpena

28 unibertsitatek katalana, galegoa eta euskara hizkuntza ofizial izatea eskatu dute Europar Batasunean

Xarxa Vivesko (hizkuntza katalanaren eremuko lurraldeetako), Galiziako eta Hego Euskal Herriko 28 unibertsitatek indarrak batu dituzte Europar Batasuneko Kontseiluaren aurrean katalana, galiziera eta euskara hizkuntza ofizial izatearen aldeko manifestu bateratu batean.

2025·07·21

$titulo.getData()


Xarxa Vivesko unibertsitateek, Santiago de Compostelako Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta EUNEIZek urrats horren garrantzia aldarrikatu dute.
Aipatutako unibertsitateetako errektoreek babesa adierazi diote Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari. Manifestua atxikimendu berrietara irekita dago, eta gogorarazten du Espainiar Estatuko 10 herritarretik 4 hiru hizkuntza horietako baten hiztunak direla eta “hiruen artean 13 milioi hiztun aktibo baino gehiago dituztela, EBko gainerako hizkuntza ofizialen batez bestekoaren gainetik”.
Manifestuak sorkuntza zientifikorako eta askatasun akademikorako hizkuntza propioek duten garrantzia azpimarratzen du. Izan ere, unibertsitate hauek euren jardun akademikoa berezko hizkuntzetan gauzatzen dute.
Azkenik, unibertsitateek eskerrak eskerrak eman dizkiote Espainiako Gobernuari EBko Kontseiluan egiten ari den ahaleginagatik eta Espainiar Estatuko ordezkari politikoei ekimena babesteko eskatu diete.

Hizkuntza koofizialen aldeko unibertsitateen manifestua

Unibertsitate sinatzaileok* gure babesa eman diogu Espainiako Gobernuak Europar Batasuneko Kontseiluari egindako eskaerari, katalana, euskara eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizialtzat har daitezen. Hizkuntza horiek koofizialak diren lurraldeak Espainiako Estatuko biztanleriaren % 40 dira, eta hiruren artean 13 milioi hiztun aktibo baino gehiago dituzte, EBko gainerako hizkuntza ofizialen batez bestekoaren gainetik. Unibertsitate sinatzaileok berezko hizkuntza horietan gauzatzen dituzte beren jarduera akademikoa eta zientifikoa eta eguneroko kudeaketa, gaztelaniarekin eta EBko beste hizkuntza ofizial batzuekin batera, batez ere ingelesarekin. Gure ustez, EBko Kontseiluak gure hizkuntza propioen ofizialtasunak batasunaren berezko aniztasuna aitortzen du, bai eta unibertsitate-eremuko hizkuntza-eskubideak, askatasun akademikoaren eskubideak eta sorkuntza zientifikoaren eskubideak ere. Eskerrak eman nahi dizkiogu Espainiako Gobernua EBko Kontseiluaren aurrean egiten ari den ahaleginagatik, katalana, euskara eta galiziera Kontseiluaren Lehen Erregelamenduaren 1. artikuluan sartzeko. Espainiako Estatuko ordezkari politiko guztiei eskatzen diegu ekimen hau babesteko, unibertsitateekin bat etorriz eta hizkuntzaren gaiak adierazten duen adostasun sozial zabalarekin.

Unibertsitate Sinatzaileak:

Xarxa Vives:

  • Universitat Abat Oliba CEU
  • Universitat d' Alacant
  • Universitat Autònoma de Barcelona (UAB)
  • Universitat de Barcelona
  • Universitat Cardenal Herrera (CEU)
  • Universitat de Girona
  • Universitat de les Illes Balears 
  • Universitat Internacional de Catalunya (UIC Barcelona)
  • Universitat Jaume I (UJI)
  • Universitat de Lleida
  • Universitas Miguel Hernández (UMH)
  • Universitat Oberta de Catalunya (UOC)
  • Universitat Politècnica de Catalunya (UPC)
  • Universitat Politècnica de València (UPV)
  • Universitat Pompeu Fabra (UPF)
  • Universitat Ramon Llull 
  • Universitat Rovira i Virgili
  • Universitat de València 
  • Universitat de Vic - Universitat Central de Catalunya (UVic - UCC)

Galizia:

  • Universidades de Santiago de Compostela (USC)
  • Universidade de Coruña (UDC)

Nafarroa

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA)

EAE

  • Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
  • Deustuko Unibertsitatea
  • Mondragon Unibertsitatea
  • EUNEIZ Gasteizko Unibertsitatea