2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetako egresatuen orla banaketa ekitaldiak egin ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateak

Atzealdea

2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetako egresatuen orla banaketa ekitaldiak egin ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateak

Orla banaketa ekitaldiak

2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetako egresatuen orla banaketa ekitaldiak egin ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateak

Pandemiagatik atzera utzitako ikasturte bi horietako orla banaketa ekitaldia Arrasateko Amaia antzokian egin zen; saio bakoitzean 400 lagun elkartu ziren.

2021·10·25

$titulo.getData()


Urriaren 15ean eta 22an, orla banaketa ekitaldiak egin zituen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Egun horietan, Covid 19gatik egin barik atzera geratutako Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza eta Ikus-entzunezkoen Komunikazioa graduetako ikasleen orla banaketak egin ziren Arrasateko Amaia antzokian. Urriaren 15an, 2019-2020 ikasturteko graduko egresatueek jaso zituzten orlak; urriaren 22an, aldiz, iazko ikasleek, 2020-2021 ikasturtean graduatuek. 

 

Urriaren 15eko hitzaldi nagusia Aiora Zulaika ikasle ohiaren esku egon zen; urriaren 22koan, aldiz, Mikel Etxaburu irakasleak eskaini zuen hitzaldia. Ekitaldi bietan ikasleek eurek ere parte hartu zuten testuak irakurtzen, musika egiten edo bideoak aurkezten. 

 

Egun bakoitzean, 400 bat lagunek hartu zuten parte, izan ere, gonbidatuta zeuden ikasleak, irakasle eta Fakultateko langileaak eta ikasleen guraso eta lagunak.

 

ARGAZKI GALERIAK