2018-2019 ikasturteko hasiera datak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Atzera

2018-2019 ikasturteko hasiera datak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Ikasturte hasiera

2018-2019 ikasturteko hasiera datak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Graduak irailean hasiko dira, unibertsitate masterrak eta aditu titulua, ostera, urrian. Fakultateko Administrazioa eta Idazkaritza Akademikoa irailaren 3an irekiko dira.

2018·07·20

$titulo.getData()


Finkatu dira 2018-2019 ikasturteko eskolen hasiera datak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Graduak irailean hasiko dira, baina egun eta ordu desberdinetan ikasketa eta mailaren arabera; unibertsitate masterrak eta aditu titulua, bestalde, urrian hasiko dira. Fakultateko Administrazioa eta Idazkaritza Akademikoa irailaren 3an irekiko dira.

 

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA GRADUAK

  • 1. mailako ikasleak (eta 1. mailako ikasle errepikatzaileak). Hasiera: irailaren 10a, astelehena, 14:00etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.
  • 2. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 10a, astelehena, 08:30etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.
  • 3. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 6a, osteguna, 08:30etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.
  • 4. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 6a, osteguna, 14:00etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.

HEZKUNTZA GRADUAK ONLINE

  • Harrera egunak: irailaren 24etik irailaren 27ra.
  • Ikasturte hasiera: urriaren 2an.

Aurrerago emailez jasoko dituzue zehaztapen gehiago Harrera egunen inguruan.

IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA GRADUA

  • 1. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 6a, osteguna. Ordua: 08:30. Tokia: Aretxabaletako campusa.
  • 2. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 10a, astelehena. Ordua: 14:00. Tokia: Aretxabaletako campusa.
  • 3. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 6a, osteguna. Ordua: 08:30. Tokia: Aretxabaletako campusa.
  • 4. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 10a, astelehena. Ordua: 14:00. Tokia: Aretxabaletako campusa.

UNIBERTSITATE MASTERRAK

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterra. Hasiera: urriaren 1a, astelehena. Ordua: 16:00. Tokia: zuzenean, interesatuei adieraziko zaie tokia.
  • Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan unibertsitate masterra. Harrera eguna: irailaren 20a, osteguna. Ordua: 17:00etatik 20:00etara. Tokia: Eskoriatzako campusa. Hasiera: urriaren 1a, astelehena. Tokia: Online.
  • Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan unibertsitate masterra. Harrera eguna: irailaren 20a, osteguna. Ordua: 17:00etatik 20:00etara. Tokia: Eskoriatzako campusa. Hasiera: urriaren 1a, astelehena. Tokia: Online.

ADITU TITULUAK

  • Irakaslea Haur Hezkuntzako berrikuntzan Aditu Titulua. Hasiera: irailaren 29a, larunbata. Ordua: 10:00. Aretxabaletako campusa.
  • Kooperatibagintza Aditu Titulua. Hasiera: urriaren 19a, ostirala. Ordua: 09:00etan. Tokia: Otalora jauregia, Aretxabaleta.
  • Euskal Kulturgintzaren Aditu Titulua (EKT). Hasiera: urriaren 20an, larunbata. Ordua: 09:00. Tokia: Aretxabaletako campusa.