Badator Euskaraldia!

Atzealdea

Badator Euskaraldia!

Euskaraldia

Badator Euskaraldia!

Mondragon Unibertsitateak bat egin du Euskaraldiarekin

2018·11·21

$titulo.getData()


Azaroaren 23tik abenduaren 3ra garatuko da Euskaraldia, 11 egun euskaraz: euskarazko ariketa sozial erraldoia.

Egitasmo honek hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu. Ez da euskararen aldeko kanpaina bat. Euskaraz egiteko deia da, jarreratik portaerara jauzi egiteko egitasmoa; Euskal Herri osoan garatuko dena, kalean zein erakunde eta lantegietan, betiere, hiztuna izanik protagonista.

Mondraogn Unibertsitateak bat egitn du Euskaraldiarekin eta bere 4 fakultateetan sustapen lanak egin dira langile eta ikasleek Euskaraldian parte hartu dezaten. Mondragon Unibertsitateko langileen eta ikasleen erdiak baio gehiagok izena eman dute dagoeneko, unibertsitatean bertan nahiz beraien herrietan eta Euskaraldirako girotzeko, hainbat aholku banatu dira ahobizi eta belarriprestentzat.

Euskaraldia abenduaren 3an amaituko da, festa giroan, euskararen nazioarteko eguna ospatuz.