Zure enpresa hazkunde jasangarrira bideratzeko helburua partekatzen duzu?

Atzera

Zure enpresa hazkunde jasangarrira bideratzeko helburua partekatzen duzu?

Webinarra

Zure enpresa hazkunde jasangarrira bideratzeko helburua partekatzen duzu?

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak webinar ziklo bat abiarazi du, enpresei hazkunde jasangarriaren helburuetara itzultzen laguntzeko gakoei buruzko ezagutza eta esperientziak eskaintzeko eta partekatzeko

2020·07·29

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak enpresei lagundu nahi die ziurgabetasun-une hauetan, Covid-19ren lehen ondorioak "igaro" ondoren  beraien lehiakortasunaren eraldaketan lagundu nahi die.

Enpresagintza Fakultatearentzat, ardatz nagusia enpresak eta enpresa hoiek osatzen dituzten pertsonak/profesionalak dira. Horregatik, enpresei eta bertako pertsonei lagundu nahi zaie, sortzen ari diren erronkei aurre egiteko gakoak eskainiz.

Zer gako/palanka landuko dira saioetan/webinetan?

Webinar-en ziklo honetan, hasteko, negozio-erronkei aurre egiteko beharrezkoa den pertsonen kudeaketarekin lotu nahi da estrategia; aldaketa-garaian, ber-asmatzea eta bizitzan zehar ikastea enplegagarria izateko gakoetako bat da, pertsonak eta enpresak erantzunkideak direlarik.
 
Merkatua eta bezeroak ere ezin ditugu ahaztu, eta, beraz, gure estrategia nola eraman merkatura sakonduko dugu, beti ere ingurune digital batean; nola kudeatu erakundean sortzen den ikaskuntza guztia; nola joan gaitezkeen datuetan oinarritutako erabakiak hartzen estrategian oinarritzeko edo jarraitzeko, eta amaitzeko, azken saio bat egingo dugu, garaian garaiko lehiakortasunaren bilaketa horretan ikuspegi estrategiko orokor batek duen garrantziari buruz.

  • Asteartea, irailak 22- Garai berrietarako Reskilling.a - Santi García eta Bego Etxaburu.
  • Asteartea, irailak 29 - Bezeroei zuzendutako digitalizazioa-Alvaro Zevallos, Idoia Iceta eta Iñaki Fernández.
  • Asteartea, urraik 6- Ikaskuntzaren Kultura eta ekosistemak erakundeetan eragile moduan - Oscar Dalmau eta José Luis Alonso.
  • Asteartea, urriak 13- Datuetan oinarritutako erabakiak – Aitor Bediaga
  • Asteartea, urriak 20- Lehiakortasuna ziurgabetasun-garaian - Xavier Marcet eta Mariangélica Martínez.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak enpresen bizitzan zehar beraien eragile gisa finkatu nahi du (sorkuntza, garapena, eraldaketa), enpresak bultzatzeko eta eraldatzeko, pertsonak eraldatuz (ekintzaileak, kezkak dituztenak, pertsonalki eta profesionalki garatzeko gogoa dutenak, ikasteko gaitasunak dituztenak, dinamikoak eta proaktiboak) ibilbide profesional osoan zehar.

Irailean doakoak izango diren webinar hauetan izen ematearen inguruko berri emango da.